Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezteiliar iz ipar ezteietara deitu edo gonbidaturiko pertsona.
Nahi zuen, Iruñeko bestetan bezala, ezteiliar bakoitzak lepoan ezar zezan mokanes gorria. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.
Elizkizun eder baten ondotik, ezteiliar guziak bildu dira Larzabalen Ezpeletenean. Herria 2001-09-20
Meza biziki kartsua eta ederra izan da, ezteiliar guziek parte hartzen zutela otoitzetan eta kantuetan. Herria 2003-09-25
Meza eder baten ondotik ezteiliarrek ez zuten lokartzerik zeren giro gaitzean jostarazi baititu "Gau xoriak" kantari soinulari taldeak aperitifa denboran bai ta gau guzian. Herria 2004-02-12
Theo esku zartaka hasi zen eta hark ireki bidetik ezteiliarrak txaloka zinpurtu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.