Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mentxuk edan barik lagatako burbon hondarra eztarriratu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 81. orr.
-Berehala nago ni ere -esan, atxikoria-hondarra kolpe bakar batean eztarriratu, eta lasterka joan nintzen logelara. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.
Andresek ahora eraman du koñaka, eta luze gozatu du koñakaren laztana, eztarriratu aurretik. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 126. orr.
Ximurrak buruan emandakoaren ondotik, aspaldiko partez eztarriratutako whiskyaren kolpeak are gaitzago egiten zuen arrazoi egokien bilaketa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.
Mentxuk edan barik lagatako burbon hondarra eztarriratu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 81. orr.
Janaria presaka eztarriratzean argituko balitz bezala gosearen sekretua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.