Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztarri 1 iz aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko bitartea.

Haren eztarriak listua irensten zuen etengabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.

Eztarria garbitu eta farol baten oinera txistua botakorapil zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.

Eztarria garbitu, eta ahalik goxoen hitz egin zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

Sos batengatik ordu laurdena eztarria urratu beharrean eztabaidan ematen zuten ahotsen zalapartaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Ez zen normala komisaldegi batean inork eztarria lehertu beharrean barre egitea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.

Geldi, Israel! Oinutsik ibili beharko duzu bestela, eztarria egarriak lehorturik.  Elizen arteko biblia   Jr 2,25

Edariaren garratzak eztarria erre zidan, eztul egin nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

"Kameraden" esan zuen, eztarria itotzen ziola zirudien sentimendu batekin borrokan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 236. orr.

Jimmyk eztarria estutzen zion zerbait sumatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 363. orr.

Ozpin usainak eztarria mingosten zion leunki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Hautsez betetako haize hotzak eztarria laztu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Edateak egarria hiltzeaz gain, eztarria ere laxatu zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Entzuten dizut, eztarria narriatua duzu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Egin oihu eztarria betean, beldurrik gabe, goratu ahotsa turutaren pare.  Elizen arteko biblia   Is 58,1

Basoerdi bat atera diot neure kontura, bere eskubide irabazia onartzearekin batera, mingaina eta eztarria bustiaz hizketa bizkortuko zaiolakoan [ik beherago 7].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Casarsako lehenengo etxeetara orduko, eztarriak lehertu beharrean ekin zioten berriro kantuari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.

Haren eztarriak erlastua zirudien, berriz mintzatu zelarik: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Eztarriak min eman zidan irri egitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Eztarriak lehertzeko moduan Internazionala abestuz bukatu nahi izan zituzten kantuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 144. orr.

Eztarrian trabatu zitzaizkidan hitzak, eta ez nintzen gauza izan esaten zidan guztiari buruaz baietz egiteko baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.

Eztarrian korapilatu zitzaidan erantzuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Dezepzioa eztarrian trabeska nuela sartu ginen hamar egun lehenagoko burger berean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Listu kolpea sentitu nuen eztarrian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Usoei hegaletatik oratzen zien, buruan kolpe bana ematen zien kirtenarekin, eta, zorabiaturik zeudela, ganibetaren punta sartzen zien eztarrian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Irri ilun bat ito zaio eztarrian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 71. orr.

Korapiloa egin zaizu eztarrian, pentsatu duzunean zein ondo moldatzen zinen amonarekin eta zein harro zegoen amona zutaz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Eztarrian nuen korapiloa irensten saiatu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 83. orr.

Buruaz baiezkoa egin zion, ezin baitzuen hitz egin eztarriko korapiloagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.

Erresumina zeukan eztarrian; ostikoka zeukan bihotza.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 328. orr.

Eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia, eta zeruan banengo bezala sentitzen nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Badirudi kafea edan baino bere barne gozotasunarekin balaka egiten diola eztarrian behera doan likido beroari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Elurretan egongo zen etzanda, hotzak harturik, zurrundurik, gogoa larriturik, oihuka, galdurik, laguntza eske agian, bere eztarriko indar guztiaz gaueko isiltasunean deika eta deika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Arnaste hutsak erre egiten dizkit eztarriko bazterrak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.

Berrogeita hamar urte ditut eta inoiz ez naiz gaixorik egon; gutxienez behin edo behin eztarriko mina izan banu, edo zaldarren bat, edo pikortaren bat. lepotik heldurik zeukan, arma erabili ere gabe, eta astiro itotzen zuen, haren eztarriko hatsak eta haren bihotzaren taupadak gelditzen entzunez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.

Sendatzeko azkar, eztarriko nire gaitzetik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.

Espantua urdailetik eztarrira igo zitzaizunean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Eztarritik ateratzen zaion ahotsa lakarra da, amorruz zakartua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 173. orr.

Irudipena zeneukan, eztarritik kendu berri zizuten minbiziaren alea zakarrontzira bota zuela Aldaba doktoreak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.

Eztarritik barre eginez, emakumeari segitu zion gelatxo ilun bateraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Jackek garrasika jarraitzen zuen esaten ezen tiporen batek beraren arreba joko-mota horretara behartzen bazuen, hortzak hautsi eta eztarritik behera bidaliko zizkiola tipo madarikatuari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Orro baten soinu apala bor-bor ateratzen da txakurraren eztarritik; atzealdeko gihar ahaltsuak tenkatu egiten zaizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Senarrak, Herminiok, gurgur eta kurrinkak ateratzen zituen, eztarriarekin baino gehiago sabelarekin hitz egiten baitzuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esnea gozo eta leun jaisten zen eztarri lehorretik behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat, hala dira urrutitik jasotako albiste onak.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,25

Eztarri lakarra goxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 306. orr.

Komunean, argia piztu gabe pixa egin eta eztarri urratua laxatu nuen, karkaisa nikotinatsuak gehituz zuloko ur horiztatuari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Oilotegian zegoen oilarrak, argitasun hura ikusirik, egunsentia hemen zela eta bere eztarri takarrarekin kantatzeari ekin ziola, eta harekin batera herriko oilar guztiek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Haren eztarri sakonetik ihesi joan ziren hitzak, barrenetik kanpora jauzika hitzak, bata bestearen atzetik arrapataka hitzak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.

Okerreko eztarritik joan zitzaion ardoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 212. orr.

Adinik eta zauririk gabeko terrorista eternal bat zen Veronica, mila aurpegi aldakorreko samuraia eta espia, bisaiarik gabeko Eztarri Sakona, bere auto beltzean herrialdez herrialde eta mendez mende zebilena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin zuen tomate azala eztarri sabaitik askatzea lortu. Eztarri-soinu lakar batek Wardwell arnasarik gabe gelditu zela adierazi zionean, [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

Osaba Vernonek eztarri-hots bitxi bat egin zuen. Horregatik Lolak aldian behin bere onetik aterata dagoenaren eztarri-garrasi luzea egiten zuen bere senarraren eta seme-alaben kontra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 48. orr.

Hegalen burrunba entzun zen; eztarri-leuntze bat, gero.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Eztarri inguru hori dena du bere eraginpean, laringea, tiroides, matrailezurra, hortz-haginak, amigdalak eta entzumena, belarri-bideetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bafada garratz batek zulatu zizkidan sudur-eztarriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

5 lepoaren aurrealdea.

Ruthek eskua eztarriaren inguruan ezarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.

Hogei bat gizonek, uretan gerriraino sarturik batzuk, sorbaldetaraino beste batzuk eta eztarriraino banaka batzuk, sare bat zeramaten aintziraren beste aldeko ertzerantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Bai ederra harribitxia eztarri honetan -esan zuen, eskuarekin lepoaldea laztandu bitartean, eta gero eskua besora eramanik-: bai ikusgarria urregorria beso honetan, bai miresgarria gorrimina ezpain hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.

6 eztarri zulo ik beherago 8.

Eztarri zuloan bola egin zitzaidan, pixkanaka igo eta pixkanaka sudurrean azkura eragin zidana.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 63. orr.

Zerbait erremediaezina, antzinakoa eta mingotsa sentitu zuen eztarri zuloan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 50. orr.

Martha Coryren eta Mary Easyren eztarri zuloan korapilatutako azken-hatsaren esturak berak eraman zituen Hathorne epailearen aginduz borreroak banan-banan deituriko Alice eta Mary Parker ahizpak zein Ann Pudeator, Wilmot Reed eta Margaret Scott gazteak ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Eztarri zuloko azkura antzeko bat dakarkiote oroitzapen mingarriok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio, su-txinpartek ihes egiten.  Elizen arteko biblia   Jb 41,11

7 eztarria busti adkor edan.

Sudurra zuritu eta eztarria busti, bertzerik ez dik egin bildu dudanetik!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Kotxe bat hartu eta McGillycuddyrenera joango gara tabernako barruko gelan zerbait edatera, eztarria bustitzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 113. orr.

Alabaina, eztarria busti eta berehala botaka hasi zen, kobazulo barruan sagardo zoragarria zena kanpoan ozpin bihurtua baitzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Geldilekua antolatu eta gero, gatibuek, hiru eguneko bidaiarengatik leher eginak, egarriz erretako eztarria busti ahal izan zuten azkenean eta atseden pittin bat hartu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

8 eztarriko zulo adkorik gorago 6.

Han, zeure eztarriko zuloan, aitzurrak eta palak erabiliak zituzten kartzinoma ale zikina kentzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Irensteko gaitzak ziren pastillak, lehor-lehorrak eta hautseztatuak, eta setati itsasten zitzaizkion erdibidean, eztarriko zuloan behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Garbi-garbi atera diotela [kartzinoma] eztarriko zulotik eta, gainera, ahots-korda moztu gabe.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

"Lo hartu aurretik topatu nahiko nuke", horrelako zerbait esan nahiko zukeen Egutxik, ez serioski agian, erdi txantxetan baizik, baina hitzak eztarriko zuloan geratu zitzaizkion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 47. orr.

Ezta musuak grinatsuak eta eztarriko zulorainokoak badira ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Eztarriko zuloraino gauzkak oraintxe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.

9 kontrako eztarri zintzurra.

Ura antzo zurrupatu dut airea, kontrako eztarrira joan zait, eztulka hasi naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Opiltxo bat joan zitzaion kontrako eztarrira te-garaian, eta amak eginahalak eta bi egin zituen arren hura salbatzearren, arnasa hartzeari utzi zion. Gaizki (edo ongiegi?) egindako jendea gara, okerreko bidera edo kontrako eztarrira eroritakoa; jende aldrebesa gara, eta aldrebesa bezain egokia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Anshelek ere hartu zuen zurrutada bat, baina kontrako eztarritik joan zitzaion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 193. orr.

-Mihia kontrako eztarritik joan al zain?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Kontrako eztarritik joango zitzaien gehienei errukia, zer erosi zuten konturatu zirenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Kontrako eztarritik joango ahal zaizkiok denak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.

Joseluk trago luzeegia jo zuen antza, eta burbuiletako airea kontrako eztarrian trabeskatu zitzaion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

· Gaztea atera daiteke alaia, normala, txintxoa eta pakeoxoa, hau da, paranoikoa; kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

10 (ahotsaren organotzat hartua).

Soprano baten soinu etengabea entzuten zen, inondik ere zakurkume baten eztarritik aterea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

11 irud/hed

Egunak irentsi egiten du hitza bere eztarri beltzean zehar.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.

Ibaiko langar huts eta ilunean, ontziralekuak bat-batean aharrausi egin zuen, argizko eztarriko aho beltz bat erakutsiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten eztarritik (4); bere eztarri (5); bere eztarrian (5); du eztarrian (4); egin zuen eztarria (3); eta eztarri (9); eta eztarria (33); eta eztarrian (18); eta eztarriko (9); eta eztarritik (4); ez eztarrian (3); eztarri aldean (3); eztarri eta (4); eztarri hots (4); eztarri lehorra (4); eztarri zuloan (4); eztarri zulotik (4); eztarria busti (3); eztarria ere (3); eztarria erre (4); eztarria erretzen (3); eztarria eta (5); eztarria garbitu (54); eztarria garbitu du (3); eztarria garbitu eta (19); eztarria garbitu zuen (21); eztarria garbitzen (6); eztarria lehertu (3); eztarria lehertu beharrean (3); eztarria lehor (10); eztarria lehor lehor (3); eztarria lehorra (3); eztarria leundu (6); eztarria leundu zuen (3); eztarria ozen (3); eztarria urratu (18); eztarria urratu arte (5); eztarria urratu beharrean (8); eztarria urratuta (3); eztarria urratzeko (4); eztarrian behera (31); eztarrian eta (6); eztarrian gora (10); eztarrian korapilatu (4); eztarrian korapilo (5); eztarrian korapilo bat (3); eztarrian korapiloa (5); eztarrian trabatu (10); eztarrian trabatu zitzaidan (3); eztarrian trabaturik (5); eztarrian trabatuta (4); eztarrian trabatuta geratu (3); eztarriko eta (3); eztarriko korapiloa (3); eztarriko mina (11); eztarriko mina izan (3); eztarriko minez (23); eztarriko minez nabilek (20); eztarriko zuloan (5); eztarriko zuloraino (4); eztarrira joan zitzaion (4); eztarriraino sartu (4); eztarritik behera (8); eztarritik gora (4); eztarritik joan (9); eztarritik joan zitzaion (3); eztarritik joango (3); geratu zitzaion eztarrian (4); hari eztarrian (3); hitza eztarrian (3); hitzak eztarrian (3); kontrako eztarrira (13); kontrako eztarrira joan (7); kontrako eztarritik (14); kontrako eztarritik joan (8); kontrako eztarritik joango (3); korapiloa eztarrian (3); nire eztarritik (3); nuen eztarria (4); nuen eztarrian (4); sabeletik eztarrira (3); zaio eztarrian (3); zait eztarrian (3); zitzaidan eztarrian (5); zitzaion eztarrian (8); zuen eztarri (4); zuen eztarria (11); zuen eztarrian (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus