Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo bonba-autoa lehertu eta ordu erdira eztandarazi zuten bigarrena, Palestina eta Bagdad hoteletatik gertu, Saadoun kalean. Berria - Mundua 2004-10-05
Supermerkatu batean eta taberna batean eztandarazi zituzten lehergailuak bi ekintzaile suizidak. Berria - Mundua 2004-10-15
Baionako lehergailua artezilariek kontrolpean eztandarazi zuten. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Errepublikanoen eta Londresen arteko harremanak bertan behera geratu ziren urte bereko otsailean, IRAk bonba bat eztandarazi eta bi pertsona hil zituenean. Berria - Harian 2005-07-29
Ustezko ekintzaile islamista talde bateko kideek granada bat eztandarazi eta hiru polizia zauritu zituzten erasoan. Berria - Mundua 2004-11-11
Estatu Batuek Pazifikoan eztandarazi berri zuten hidrogenozko bonbari buruz jardun zuten segidan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 139. orr.
Ekintzaileek Goma 2 Eco ereduko 15 eta 20 kilo arteko lehergaia erabili zutela eta euren gorputzak eztandarazi aurretik «arabiar kantuak eta oihuak» egin zituztela adierazi zuen atzo Acebesek. Berria - Mundua 2004-04-06
Han gelditu zen atarian geldi eta isilik, bihotza punpaka eztandaraziko liokeen zerbaiten zain. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 164. orr.
Bigarren ibilgailua jatetxe baten aurrean eztandarazi zuten, eta 13 zauritu eragin zituzten. Berria - Mundua 2006-04-06
Plastikozko poltsan sartzen da lehergailu txiki batekin, urrutiko kontrolez eztandarazteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.
Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean, uhinaren presio negatiboek bortizki eztandarazten dute edozein lurrun-burbuila, bolumena 1.000 aldiz handitzeraino. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.
Zubiak eztandarazteaz gain, hainbat errepide moztu eta trenbidearen zati bat desegin dituzte adjariarrek azken egunotan. Berria - Mundua 2004-05-04
Tasen igoerak «etxe agentzien burbuila» eztandarazi dezake, eta kaltea kontsumora kutsatu. Berria - Ekonomia 2004-04-22
bat eztandarazi (14); bat eztandarazi eta (4); bat eztandarazi zuten (7); bat eztandarazita (3); bonba bat eztandarazi (4); eztandarazi eta (7); eztandarazi zituzten (8); eztandarazi zuen (3); eztandarazi zuten (15); lehergailu bat eztandarazi (6); lehergailua eztandarazi (4); lehergailuak eztandarazi (6); lehergailuak eztandarazi zituzten (3)