Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztanda 1 iz lehertzea, leherketa.

1994ko martxoaren 31: Cadabaracheko (Frantzia) ikerketa nuklearren gunean eztanda bat gertatu zen.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Teknikariek gaur desmuntatuko dute labea eztanda zergatik gertatu zen aztertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Halako batean, eztanda bat entzun zen inguruan, zerutik zetorrena.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.

Petardo baten eztanda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

Poliziak jakinarazi zuen lau eztandez gain, «bi leherketa kontrolatu» eragin zituela herenegun.  Berria - Harian   2005-07-09

Guardia Zibilaren Land-Rover haren aurkako bonbaren eztanda.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.

Hartan geundela, trumoi-zartada baten eztanda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Eztanda izan baino bost bat minutu lehenago langile eta bezero guztiak kalean zirela gaineratu zuten.  Berria - Mundua   2004-04-08

Eztandak bi hildako eragin zituen.  Berria - Mundua   2004-08-11

1991n, ETAk ezarri zion lehergailu bat bere autoaren azpian eta eztandak bi zangoak moztu ziozkan.  Herria   2004-12-23

Eztandak lurrera jaurti gaitu guztiok, lanparak itzali egin ditu, eta ilunperik latzenean murgilarazi gaitu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 171. orr.

Eztandak hamar eraikin suntsitu zituen.  Berria - Mundua   2004-12-30

Borroka gero eta hurbilago zegoen, eta eztandak bortitz lehertzen ziren handik ez oso urruti.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Nire mutiko denborako lehenbiziko oroitzapena hots izugarri bati dago loturik: M... nire jaioterriko hiriaren gainera erortzen ziren bonben eztanden hotsari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Trumoi baten eztandak ekarri zituen ostatuan zeuden denak beren onera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Petardoen eztandak eta zalaparta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Berehala eztandak ozenago bihurtzen hasi ziren, eta, atzeko aldean, Kolivan hiriaren ezkerrean, lurrunak metatu ziren zerumugaren gainean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.

Ez al zuen ikusi oihanetako gizona bere alanbrezko etxean katigu, haserrerik desegokienezko eztandatan lehertu zen Honorine.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Eztandaren ufakoak, halaber, galera ikaragarriak eragin zituen Abdolabad, Dehno eta Hashemabad herrietan.  Berria - Mundua   2004-02-19

Martha Gellhornek bonba-leherketen eta eztanden hots izugarrien soinu-efektuak sortzen laguntzen dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Eztanden dardarak etengabe kezkatzen nau dagoeneko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.

Zoriari zor zaio eztanden balantzea dramatikoagoa ez izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Jende guztiak entzun zuen, bestalde, zarata hori eskualde hartan, eta tximista baten eztandatzat hartu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

-Errusian iraultzaren eztanda izan zela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.

Pasioaren eztanda.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eguzkia bonba bat bezala agertu zen, eztanda nuklear izugarri baten antzera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Eztanda bortitz batek baino ezin zuen askatu airean pilaturik zegoen tentsio elektriko itzel hura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Lehergailu baten eztanda ikaragarria izan zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 233. orr.

Eztanda sor zakar bat eta lama gaizto bat eraginez izeki zen barrenean nafta hautseztatuzko txorrotada.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

Eztanda sor bat-bateko bat entzun zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Eta, danba!, eztanda lehor bat entzuten dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

Gogoeta hori burura etorri orduko trumoi baten eztanda isila trafikoaren eta eraikinen zalapartaren gainean pausatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Zarata eta koloreen eztanda txundigarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

Eta hor entzuten dut, paum!, eztanda txiki bat, soinu lehor bat, pertsianek haizearen eraginez hormaren kontra jotzean egiten dutenaren antzekoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Koipeak irakiten ari ziren geldo-geldo, eta lurrin minezko eztanda txiki bat ihesi zihoan borbor bat lehertzen zen bakoitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Kartzelak ez dira bete delinkuentziak -nolabaiteko eztanda sozialaren bitartez- bat-bateko boom bat izan duelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Elseri seinale ona iruditu zitzaion libidoaren eztanda bat-bateko hura, eta nahi zuen guztia egiten utzi zion senarrari. Big-bang esaten zaio eztanda kosmiko-komiko horri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

Larri ibili nintzen, kirru handi bat egin nuen zerurantz, eta bertikala hartzen ari nintzela gaitzeko eztanda batek astindu zuen Polikarpov gaixoa, uste nuen tankean eman zidatela, baina hegazkinak gorantz jarraitu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Korrika egin nituen Atocha tren geltokiaren eta bigarren eztanda gunearen arteko 800 metroak.  Berria - Harian   2005-03-11

Obra baten eraikuntza "extatikoa" -filma izan, pintura izan, literaturazkoa izan- metaketa-prozesu batean eta bat-bateko eztanda prozesu moduko batean oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Soinu ikaragarri horiekin mosketeen tiro zoliak nahasi ziren, bai eta emirraren artilleria osatzen zuten seiko eta lauko kanoien eztanda hots apalagoak ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Ikasia zuen aztarna kasik ikusezinei erreparatzen: zuhaitz baten abartxoak nola zeuden jarriak, zein proiekzio egiten zuten izotz orratzek, [...] zein eztanda soinu zabaltzen zen airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Hodei zurixka hartatik, eztanda sorta bat bezala, zartailuen zirtakoen hotsa irteten zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

Hegazkineko irratiak, eztanda multzoek, eta gero gure xingola zuriaren luxu arranditsuak ere bai, gidatzen dituzte gureganantz ehiza hegazkinak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Eztanda harresiak geure altueran ari dira berreraikitzen oraingoan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 130. orr.

Bonba haietako bat errota zaharraren gainera erori zen, sabaia apurtu eta hormaren eta habe nagusietako baten artean sartuta geratu zelarik, eta han utzi zuten inor ez zelako bizi bertan eta eztanda-eragingailua kendu eta gero ez zegoelako inolako arriskurik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 121. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fritzek eta guk noizbehinka amorrarazten genuen elkar, misil-eztanden ziztu-hotsak eta gau-patruilak bitarteko zirela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Trumoi eztanda latz batek berritu zuen erasoa, etxe bazterretara eta taberna barruetara sakabanatu ziren dantzariak, kioskoa abandonatu zuten musikoek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Aska/tasu/na! entzuten zen nahinon oraindik, tiro eztanden artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

Nahiz eta kilometro batera geunden, elur eztandak sortutako zipriztinak gureganaino iritsi ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Egoera horrek hedatze-eztanda gaitz bat eragin bide zuen: big bang delakoa, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Barre eztanda haiek, belaunak altxatu eta burua atzerantz botarazten ziotenak, zerk eragiten zituen jakin nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Orduan txalo-eztanda burrunbatsua izan zen, eta gure aitak bere ingurura begiratu zuen, harrituta eta galduta bera ere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

Lagungiro on itxurako aldarteak eta halaber itxura baino ez ziren sumindura eztandak txandakatzen zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Bat-bateko argi-eztanda batek argi berria eman dio esaldi zaharrari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 87. orr.

Alcatraz bati tiro, kolore eztanda, hori, gorri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 96. orr.

Heriotzaren atalburuan egon ez balira, ezin izanen zuten bat egin halako maitasun-eztandan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Aurreneko eragilea lan-eskaintza gehiegizkoa da, demografia-eztandak eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Marmarra poz-eztanda bilakatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Zartakoak, halaz guztiz, txiki-txiki eginda utzi du Virgil, eta amorrazio-eztandei leku ematea eragin: bere babesgabetasunaren eta eritasunaren aurkako amorrazioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Erlijio berri baten sorrerak antzinakoaren jarraitzaile tematien artean eragin ohi duen gorroto eztanda gisa ulertzen zuen jendaila haren iskanbila.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

5 eztanda egin

Bost segundo geroago, obusak eztanda egin zuen kanpo aldean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Handik gutxira Hiroshima eta Nagashaki desagertu ziren mundu mapatik atomo bonbak eztanda egin ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 120. orr.

Guardia zibil bat hil zen dinamitak eztanda egin zuenean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

Hala ere, bonbetako asko su-eragileak ziren eta, okerrena etortzeko zegoen; oi, horiek eztanda egiten hasi zirenean!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Lehergaiak, ordea, behar baino lehen egin zuen eztanda.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Laurehun granadak egin zuten eztanda bost egun eta gauez monastegiaren harresi gora eta gotorren kontra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

"Zure behin betiko erabakia da?", galdetu dit halako batean, trumoi batek eztanda egin izan balu baino zaratatsuago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.

Burbuilak eztanda egin eta akzioek behera eta behera egin zuten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Lurra etengabe jotzen ari diren izpi kosmikoak duela mila urte eztanda eginiko supernoba batetik datozela frogatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Ia erabat patuaren mende zeuden hainbat bizitza eztanda egitear egon zitezkeen telefono dei baten ondoren, eta haiek ez zekiten ezer, ezta arrastorik ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 114. orr.

Instrumentu taulak eztanda egin zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Joan den denboraldia bukatu berritan egin zuen eztanda aferak.  Berria - Kirola   2006-05-03

Ameskeria liberalak eztanda egin eta gizadia, 1914an, Lehen Mundu Gerraren sarraskira bideratu zuenean, jakina, sistema horrek ere porrot egin zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Banekielako edozein unetan haren zakil lodiak eztanda egin eta nire eztarrian behera tiro likinak botako zituela, espermaz josiriko hitzak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 59. orr.

Urtero harridura miretsi bera, bai, ikusirik kimuak bizi berriz eztanda egiten nonahi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Sahatsa dagoeneko lore-pinportak aspaldi lehertuta gure paraje hauetan: Iparraldeko zelten lurralde hotzagoetan, aldiz, loreño xuri, begi-botoi haziak noiz eztanda egingo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

Perpausak kadentzia baten arabera txirikordatu eta lotzeko gaitasunak su-festa baten antzera egiten digu eztanda begien aurrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Neba-arreben amorruak eztanda egin zuen azkenean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

Ni atseginez iraulka nenbilen, eta orgasmoak eztanda egin zidan bere bortxa osoaz, guztiz ahituta uzten ninduelarik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.

"Bara hor!", egin du eztanda.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 22. orr.

Barrez eztanda egin zuen azkenean eta oilo-larrua jarri zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

· Gainera, uranioa piroforikoa da, hau da, jomugan talka egitean eztanda eragiten du.  Berria - Mundua   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi eztanda (6); argi eztanda baten (3); artean eztanda egin (3); aurrean eztanda (3); auto batek eztanda (37); autoak eztanda egin (5); autok eztanda (4); autok eztanda egin (3); batean eztanda (6); batean eztanda egin (4); batek eztanda (144); batek eztanda egin (100); batek eztanda eginda (17); batek eztanda egitean (14); batek eztanda egitearen (4); batek eztanda egiten (4); batek zuen eztanda (4); baten eztanda (9); baten eztandak (9); beste eztanda (8); beste eztanda bat (5); bigarren eztanda (4); bigarren eztanda bat (3); bonba autok eztanda (3); bonba batek eztanda (21); bonba baten eztandak (4); bonbak eztanda (7); bonbak eztanda egin (3); da eztanda (3); dantzaldia eztanda (4); du eztanda (7); egin eta eztanda (4); egin zuen eztanda (26); egin zuten eztanda (10); ere eztanda (3); eta eztanda (26); eta eztanda egin (10); eta eztanda gertatu (3); eta eztandak (4); eta eztandaren (3); ez du eztanda (3); eztanda ahul (3); eztanda bat (30); eztanda bat aditu (3); eztanda bat entzun (10); eztanda bat gertatu (3); eztanda bat izan (4); eztanda batean (7); eztanda batek (8); eztanda baten (12); eztanda baten ondorioz (3); eztanda egin (296); eztanda egin arte (4); eztanda egin aurretik (3); eztanda egin behar (4); eztanda egin du (7); eztanda egin eta (23); eztanda egin ez (3); eztanda egin gabe (3); eztanda egin ondoren (10); eztanda egin ostean (3); eztanda egin zion (3); eztanda egin zuela (5); eztanda egin zuelarik (10); eztanda egin zuen (125); eztanda egin zuenean (20); eztanda egin zuten (21); eztanda eginda (27); eztanda egingo (25); eztanda egingo du (4); eztanda egingo zuela (4); eztanda egitea (7); eztanda egitean (21); eztanda egitearen (8); eztanda egitearen ondorioz (7); eztanda egiteko (12); eztanda egiten (29); eztanda egiten duenean (3); eztanda egiten zuen (4); eztanda egiten zuten (4); eztanda entzun (7); eztanda eragin (6); eztanda eta (7); eztanda gertatu (16); eztanda gertatu zen (5); eztanda gertatu zenean (3); eztanda handi (5); eztanda handi bat (3); eztanda ikaragarria (4); eztanda izan (12); eztanda izan zen (6); eztanda sor (4); eztanda txiki (8); eztanda txiki bat (4); eztandak entzun (4); eztandak kalte (3); eztandaren arrazoiak (3); eztandaren ondoren (3); eztandaren ondorioz (9); eztandarik egin (4); eztandek ez (3); gero eztanda (3); hirugarren eztanda (3); horrek eztanda (3); horrek eztanda egin (3); horren eztanda (3); izan zen eztanda (4); lehen eztanda (5); lehergailu batek eztanda (56); lehergailuak eztanda (17); lehergailuak eztanda egin (13); lehergailuk eztanda (6); lehergailuk eztanda egin (5); leherkari batek eztanda (3); zen eztanda (7); ziren eztanda (4); ziren eztandaren (3); zituen eztandak (5); zuen eztanda (37); zuen eztanda egin (5); zuten eztanda (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus