Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztabaidezin izond ezin eztabaidatuzkoa.

Egia, eta egia eztabaidaezina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 156. orr.

Hau ez zen egia eztabaidaezina, baina nor zen laburbiltzeko balio zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Egilearentzat, estatu moderno horren froga eztabaidaezinak daude dokumentazioan.  Berria - Kultura   2004-04-22

Teknologia nuklearra eskubide eztabaidaezina da eta nazioarteak onartu egin behar du.  Berria - Mundua   2006-03-07

Zuzentzaileak bikoizteko dohain azpimarragarria du, deleatur bat marraztu edo koma eztabaidaezina sartzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Oharrak errealitate bihurtu ziren, datu eztabaidaezin, eta haien gainean taxutu zen plan osoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 347. orr.

Teorema psikologiko haiek guztiek beren zuzentasun eztabaidaezina dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 174. orr.

Entropiaren lege eztabaidaezina.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Hantxe, froga erantzunezina eta eztabaidaezina!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.

Azkenaldiko gainbehera militarra bat-batean egiaztatzea, guduan menderatua izatearen logika eztabaidaezinaren bidez, harrigarria bezain umilagarria zen haientzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Modu eztabaidaezinean erakusten dut herritarrak bere printze kristauari zor dion obedientzia ez doala, inola ere, kristau erlijioaren kontra, Idazteunaren testigantzek erakusten duten bezala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 51. orr.

Hego Euskal Herrian eztabaidaezina da zerga sistema atzerakoia dela.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

Egia da badituela, bere joera politikoaz gain, beste dohain batzuk eztabaidaezinak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

Hitz suharrak Cartierrenak, irudiz eztabaidaezinak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 180. orr.

Estrategikoak (hau da, eztabaidaezinak) bilakarazi dituzten proiektu hauen aurrean ezer gutxi daukate egiteko Naturari egin deietan oinarritzen diren jarrerek.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Balio moralen absolututasunak (hau eztabaidaezina da Hartmannentzat) ateismoa postularazten du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 60. orr.

Bazekiten, besteak beste, Espainiako subironatasun bakarraren eta nazio espainiarraren zatiezintasunaren irizpideak eztabaidaezinak zirela, ukiezinak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Amorrorturen profesionaltasuna eztabaidaezina baita.  Berria - Kirola   2004-06-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta eztabaidaezina (5); eztabaidaezina da (9); eztabaidaezina dela (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus