Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztabaidazale izond/iz eztabaiden zalea dena; eztabaiden zalea den pertsona.

Daniar handia tipo eztabaidazalea zen eta, hortaz, sekulako eztabaidak bazkarian gauza guztien gainean: bonba atomikoaz, munduko bakeaz, munduko bakearen aldeko ibiltari alemaniarrak sortzen ari ziren alderdi berriaz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Berritsua, eztabaidazalea.  Berria - Kirola   2006-04-21

Eta nik, eztabaidazale ere ez naizenez, bakeoso eta amore emanzale gehiago, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

Honelako saialdi bakoitzean inferentzia faltsua aurkitzeko eskakizuna saihestu eta horren bitartez bere handiustea hustu nahi ez dudan arren, horregatik oso eztabaidazalea naizela pentsatu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 227. orr.

Gorpujaleen existentzia dudatan jarri dute mundua sinesmen kontsolagarriez gabetzeaz ordezko zerbait emateaz baino gehiago arduratu diren eztabaidazaleek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus