Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztabaidatsu izond eztabaida pizten duena, eztabaidaz betea.

Vidor-en obra eztabaidatsua, gainera, Mar zinematoki berria estreinatu eta gutxira eman zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Castrori egindako elkarrizketan gai eztabaidatsuak jorratu ditu: uhartetik ihes egin nahi zuten hiru gazteren exekuzioa, intelektual disidenteen espetxeratxea eta George Bushen gobernuarekiko harreman iskanbilatsuak.  Berria - Kultura   2004-08-26

Gai eztabaidatsuenak izan zitezkeenak azkenean ia eztabaidatu gabe gelditu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Batzarra jendetsua, eztabaidatsua eta luzea izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Sarritan esaldi bakar batez argitzen zituen arazo eztabaidatsuak, eta, hitzetan trebe ez bazen ere, argi erakusten zuen bere ulermena eta indarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Ñabardurok, bestalde, txit eztabaidatsu eta aldakor suertatzen dira, lege testuaren objektu izateko adina, behinik behin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.

Ondarearen alorrean, museoen eta liburutegien sarea da, aspaldian, gairik eztabaidatsuena.  Berria - Kultura   2004-10-28

Ikusmolde honen azalpenik eztabaidatsuena eta liskartsuena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus