Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beti legearen gardentasuna ororen gainetik jartzen duten horiek berak izan dira legearen hala-holako interpretazio eztabaidagarri bat egin dutenak Nafarroaren eta EAEren arteko lotura guztiak desegiteko orduan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 104. orr.
Oro har, baieztapen edo tesi eztabaidagarrien kontra egiten dira judizioak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.
Ilusio partzialaren ideia hau aski eztabaidagarria da, zeren esan baitaiteke kontraesanak dituela bere baitan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.
Ordezkariaren erantzuna irrigarria iruditu zitzaion, ez hainbeste auziaren mamiari buruzkoan, hori guztiz eztabaidagarria baitzen, erantzunak berarekin zekarren hitz-jokuarengatik baizik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 402. orr.
Proposamen kartesiarrean puntu asko eztabaidagarriak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.
Berreraikitako forma batzuk ziur-ziurrak dira, beste batzuk eztabaidagarriak edo onartzeko zailak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 268. orr.
Ez da dudarik urteek zorroztu didaten ikusmena bera ere, nire-nirea izanik, eztabaidagarria eta kritikagarria dela, segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.
Xehetasun aldakorregi eta eztabaidagarriegiak ere ez doazkio legegileari, jurisprudentziari baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.
Mitxelenaren aipu luzeak darabilen gorputzaren eta isatsaren konparazioa du eztabaidagarriena: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.
Puntu hau eztabaidagarrienetakoa gerta daiteke S.-ren teorian. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.
aski eztabaidagarria (4); aski eztabaidagarria da (3); batzuk eztabaidagarriak (3); ere eztabaidagarria (3); eztabaidagarri bat (3); eztabaidagarria da (26); eztabaidagarria dela (5); eztabaidagarria eta (3); eztabaidagarria izan (7); eztabaidagarria izan zen (4); eztabaidagarriak dira (5); hori eztabaidagarria (4)