Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pedro Abelardok asmatutako metodoa da, XII. mendean Sic et non obrarekin: eztabaidagai (latinez quaestio) baten inguruan aldeko eta kontrako autoreen iritziak jaso eta, kontrastatu ondoren, norberaren ahaleginez argitasun gehiago lortzen saiatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.
Koordinadoraren ustez, eztabaidagaia ez da errauste plantaren kokagunea, baizik eta «hiri hondakin solidoak tratatzeko metodoa bera». Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Autismoaren kausa ere eztabaidagai izan da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.
Gure ikerketaren xederako, has gaitezen suposatuz eztabaidagai dela ea "naturaren legeek" inolako zereginik duten zibilizazio-prozesuan dagoen gizakiaren historian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 309. orr.
Jardunaldiotan, besteak beste, bi herrien autogobernua eta eztabaidagai dituzten estatutu berriak aztertzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2006-01-17
Honek zirudien eztabaidagai: ea Mendebaldeko kultura leku batean sustraituta geratuko ote zen, atzera begiratu eta "antzinakoen" mirespenez eta imitazioz mugitu ezinik, edota aurrera egin behar ote zuen ezezagunerantz, "antzinakoak" atzera utzita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.
Guk horietako eztabaidagaietako bati heldu diogu, hots, gizarteak zientziarekiko eta teknologiarekiko izan beharko lituzkeen harremanei buruzkoari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.
Eztabaidagai bilakatu den kontua da hau. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.
Bera da eztabaida guztien erruduna, baina ez eztabaidagaia! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 134. orr.
EAEko Lurzoruaren Lege proiektua izango da gaur eztabaidagai Eusko Legebiltzarrean. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Eztabaidagaiak: Lau urteko balantzea, hurrengo lau urteotako txosten politikoa, eta alderdiaren Estatutuak. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Ezin da zalantzan jarri ZTG ikasketek eztabaidagai berriak planteatu dizkiotela mundu akademikoari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.
Edozein afalondotarako eztabaidagai polita litzateke. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 113. orr.
Ehizarena ez da Cannelleren aferan eztabaidagai nagusia. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Baina ez zen eztabaidagai bakarra izan. Berria - Euskal Herria 2006-04-09
Otoitza eta Eskritura Sainduen irakurketa publikoa, horra lehen eztabaidagaia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Hala bada, hortxe dago eztabaidagaia, beste asko bezain alferrikakoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.
arteko eztabaidagai (6); atzo eztabaidagai (4); dira eztabaidagai (9); dituzte eztabaidagai (3); dute eztabaidagai (9); ere eztabaidagai (8); eta eztabaidagai (5); eztabaidagai bakarra (3); eztabaidagai bihurtu (3); eztabaidagai da (3); eztabaidagai izan (23); eztabaidagai izan da (5); eztabaidagai izan zuten (3); eztabaidagai izango (12); eztabaidagai izango dira (3); eztabaidagai jarriko (3); eztabaidagai jarriko dute (3); eztabaidagai nagusia (14); eztabaidagai nagusiak (6); izan dute eztabaidagai (4); izan zuten eztabaidagai (3); izango dira eztabaidagai (4); izango dute eztabaidagai (3); legebiltzarrean eztabaidagai (3); zuten eztabaidagai (4)