Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau ez zen egia eztabaidaezina, baina nor zen laburbiltzeko balio zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
Teknologia nuklearra eskubide eztabaidaezina da eta nazioarteak onartu egin behar du. Berria - Mundua 2006-03-07
Modu eztabaidaezinean erakusten dut herritarrak bere printze kristauari zor dion obedientzia ez doala, inola ere, kristau erlijioaren kontra. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 51. orr.
Aurrerago aipatu den Entropiaren lege eztabaidaezina, azken batean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.
-Gaituzte -esan zuen Amaiak, epai eztabaidaezinarekin. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 173. orr.
Hantxe, froga erantzunezina eta eztabaidaezina! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.
Azkenaldiko gainbehera militarra bat-batean egiaztatzea, guduan menderatua izatearen logika eztabaidaezinaren bidez, harrigarria bezain umilagarria zen haientzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.
Egia da badituela, bere joera politikoaz gain, beste dohain batzuk eztabaidaezinak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.
Hitz suharrak Cartierrenak, irudiz eztabaidaezinak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 180. orr.
Espainiaren batasun eztabaidaezinaren printzipioa dibertsitatearen aitorpenarekin bateragarria dela. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Etxera ailegatzean benetakoa eta eztabaidaezina den egoera zentzugabe bera topatu dut: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Nabaria da eta eztabaidaezina Batasunak erantzukizun handiagoa duela ezker abertzalea deritzon multzoarekiko. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Bazekiten, besteak beste, Espainiako subironatasun bakarraren eta nazio espainiarraren zatiezintasunaren irizpideak eztabaidaezinak zirela, ukiezinak. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Orduan, balio moralen absolututasunak (hau eztabaidaezina da Hartmannentzat) ateismoa postularazten du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 60. orr.
Gero, beren ibilera jarraituko dute, eztabaidaezinezko zintasunez, harik eta laster berriz ere estropezu egin eta ahozpez jausi arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.