Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztabaida (ETCn 64.924 agerraldi; orobat eztabada ETCn 1.034 agerraldi) iz 1 gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna edo hitzezko liskarra. (ik beheko konbinatorian eztabaida izenaren agerraldi maizkoenak)
2 eztabaidan adlag eztabaidatzen.

Neskak esnea esnebiltokira eramateko orrazten diren bitartean, sukaldeak jendez beteta, hizketan, eztabaidan, abesten ari diren orduan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Israelgo leinu orotan jendea eztabaidan ari zen, esanez: [...].  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,10

Eztabaidan aritu ziren kontu haren gainean; gaskoiak, ikasiagoa baitzen, argudio hobeak ematen zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Irakasleak mendeetan zehar ariko dira nik esan nahi izan dudanaren inguruan eztabaidan, horrenbeste enigma eta puzzle sartu ditut nobela honen barruan.  Berria - Kultura   2004-06-16

Errusiarra jatorriz, aukera izan zuen, bere garaian, luze aritzeko Lyssenkorekin eztabaidan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Gure ama konturatu egin zen eta eztabaidan hasi nahi izan zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Frantzisko dohatsuak ez zuen haiekin eztabaidan jardun nahi izan, larriki gaixo eta heriotzatik gertu zegoelako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Greko-hizkuntzako juduekin ere hizketan eta eztabaidan jarduten zuen; baina haiek Saulo hiltzeko asmotan zebiltzan.  Elizen arteko biblia   Eg 9,29

Lizentzia hori ukatzen dute -nik parte hartu nuen hemen- eztabaidan dihardutenek ez egiaren bila, agudeziaren harrokeria txoroak eraginda baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 37. orr.

Baina nik Ahaltsuari hitz egin nahi diot, Jainkoarekin egin nahi dut eztabaidan.  Elizen arteko biblia   Jb 13,3

Neure jaunaren ganbarako ate aurrean egon naiz ordu luzeetan ezer egin gabe, Gandalfekin eta Printzearekin eta beste handi batzuekin eztabaidan ibili den bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 94. orr.

Mespretxuz erreparatzen zien egunkari zaharrez, xake pieza hautsiez eta hautsontzi zigarrokinez beteez estalitako mahaiei, zeinetan egoten baitziren beti klubeko kideak, beren ahots oihulariez literaturaz eztabaidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Orduak pasa genitzakeen eztabaidan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 257. orr.

Hiru egun geroago aurkitu zuten eztabaidan tenpluan, eta maisuen artean eserita.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 155. orr.

Gurasoak eztabaidan sentitzen nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 163. orr.

Aitaren saltokian ere ikusi izan dut inoiz, merkatarien artean, garai txarrez eta negozioen moteltzeaz eztabaidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 62. orr.

Alditxo batez eztabaidan geratu ziren gurdibidean, gero zapatak eta galtzerdiak erantzi eta galtza barrenak bildu zituzten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Geroxeago, mutila biltzen zaio, eta leihoaren azpian geratuko dira biak, beren presoari begira, haren patuaz eztabaidan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Bakarrik utzi zuten Galois, bere ziurtasunekin eztabaidan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 335. orr.

Piketeekin eztabaidan.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Jesus juduekin eztabaidan.  Elizen arteko biblia   Mk 12,13 tit

Eztabaidan beti.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

alderdien arteko eztabaida (6); artean eztabaida (29); arteko eztabaida (94); atzoko eztabaida (6); aurrekontuen eztabaida (8); baina eztabaida (24); barne eztabaida (23); benetako eztabaida (33); benetako eztabaida ez (6); berriaren eztabaida (6); beste eztabaida (19); beste eztabaida bat (8); betiko eztabaida (6); bi eztabaida (7); bigarren eztabaida (9); buruz eztabaida (8); buruzko eztabaida (250); buruzko eztabaida piztu (8); da eztabaida (67); dago eztabaida (10); dagoen eztabaida (15); dela eztabaida (7); den eztabaida (58); dira eztabaida (11); diren eztabaida (19); du eztabaida (33); duen eztabaida (25); dute eztabaida (13); duten eztabaida (6); edo eztabaida (9); egoerari buruzko eztabaida (12); elkarrizketa eta eztabaida (6); ere eztabaida (31); ereduari buruzko eztabaida (11); estatutu proposamenaren eztabaida (8); eta eztabaida (215); eta eztabaida piztu (6); etorkizunari buruzko eztabaida (9); eusko legebiltzarrean eztabaida (7); eusko legebiltzarreko eztabaida (7); ez da eztabaida (9); ez du eztabaida (6); ez eztabaida (7); eztabaida abiatu (7)

eztabaida amaitu (13); eztabaida antzua (7); eztabaida asko (16); eztabaida bat (71); eztabaida bat izan (6); eztabaida batean (21); eztabaida baten (24); eztabaida baten ondoren (8); eztabaida beharrezkoa (8); eztabaida bera (8); eztabaida berpiztu (6); eztabaida berriz (7); eztabaida bertan (6); eztabaida betean (6); eztabaida bizi (13); eztabaida bizia (27); eztabaida bizia izan (6); eztabaida bizia sortu (7); eztabaida biziak (7); eztabaida bultzatu (10); eztabaida da (25); eztabaida daiteke (11); eztabaida demokratiko (6); eztabaida demokratikoa (7); eztabaida egin (35); eztabaida egin zuten (7); eztabaida egingo (16); eztabaida egingo dute (7); eztabaida egitea (10); eztabaida egiteko (16); eztabaida egiten (10); eztabaida eragin (7); eztabaida ere (17); eztabaida eta (139); eztabaida eta bozka (8); eztabaida etikoa (7); eztabaida ez (66); eztabaida ez da (31); eztabaida faltsua (6); eztabaida franko (9); eztabaida gai (7); eztabaida gehien (11); eztabaida gehien eragin (7); eztabaida gogor (12); eztabaida gogor baten (8); eztabaida gogorra (6); eztabaida gogorrak (10); eztabaida gune (7); eztabaida guztiak (11); eztabaida handia (35); eztabaida handia izan (8); eztabaida handia sortu (13); eztabaida handiak (7); eztabaida handirik (6); eztabaida hartan (9); eztabaida hasi (22); eztabaida hasi aurretik (6); eztabaida hasiko (8); eztabaida hau (16); eztabaida honen (6); eztabaida honetan (16); eztabaida hori (61); eztabaida horiek (13); eztabaida horien (6); eztabaida horietan (10); eztabaida horrek (12); eztabaida horren (21); eztabaida horretan (41); eztabaida hura (6); eztabaida ireki (11); eztabaida irekia (17); eztabaida irekia eta (6); eztabaida irekita (7); eztabaida irekitzeko (7); eztabaida iturri (12); eztabaida izan (55); eztabaida izan da (9); eztabaida izan zuten (11); eztabaida izango (19); eztabaida izango da (7); eztabaida luze (21); eztabaida luze baten (7); eztabaida luzea (17); eztabaida luzea izan (9); eztabaida luzeak (12); eztabaida mahai (7); eztabaida mamitsua (6); eztabaida nagusia (9); eztabaida oso (8); eztabaida parlamentarioan (9); eztabaida pil (10); eztabaida pil pilean (10); eztabaida piztea (10); eztabaida piztu (82); eztabaida piztu da (14); eztabaida piztu du (17); eztabaida piztu nahi (6); eztabaida piztu zen (12); eztabaida politiko (26); eztabaida politikoa (63); eztabaida politikoak (15); eztabaida politikoan (23); eztabaida politikoaren (28); eztabaida politikoari (8); eztabaida prozesu (7); eztabaida prozesua (12); eztabaida prozesuan (12); eztabaida publiko (9); eztabaida publikoa (16); eztabaida sakon (6); eztabaida sakona (13); eztabaida sakonak (6); eztabaida sortu (52); eztabaida sortu da (13); eztabaida sortu du (10); eztabaida sortu nahi (6); eztabaida sortu zen (8); eztabaida sortzea (6); eztabaida sortzen (15); eztabaida sustatzeko (6); eztabaida sutsu (7); eztabaida sutsua (21); eztabaida sutsua izan (6); eztabaida sutsuak (8); eztabaida sutsuan (6); eztabaida ugari (14); eztabaida zabala (6); eztabaida zabaldu (9); eztabaida zaharra (6)

gabeko eztabaida (10); gaineko eztabaida (48); gaurko eztabaida (6); genuen eztabaida (8); gero eztabaida (6); gizarte eztabaida (17); gizartean eztabaida (12); gogoeta eta eztabaida (11); gure eztabaida (8); hainbat eztabaida (15); honek eztabaida (6); honetan eztabaida (7); horrek eztabaida (17); horren inguruko eztabaida (9); horri buruzko eztabaida (10); inguruan eztabaida (28); inguruko eztabaida (189); inguruko eztabaida piztu (16); inguruko eztabaida sortu (6); izandako eztabaida (24); legebiltzarrean eztabaida (10); legebiltzarreko eztabaida (11); lehen eztabaida (15); mintzaldi eztabaida (29); mintzaldi eztabaida bat (6); nazio eztabaida (14); osoko zuzenketen eztabaida (10); planaren eztabaida (14); proposamenaren eztabaida (12); sortu den eztabaida (9); sortutako eztabaida (9); zen eztabaida (36); ziren eztabaida (10); zuen eztabaida (39); zuten eztabaida (17); zuzenketen eztabaida (21)

arteko eztabaidak (22); baina eztabaidak (6); barne eztabaidak (6); buruzko eztabaidak (26); den eztabaidak (7); dira eztabaidak (12); diren eztabaidak (11); eta eztabaidak (41); eztabaidak aurrera (9); eztabaidak eta (38); eztabaidak ez (22); eztabaidak ez duela (6); eztabaidak izan (13); eztabaidak izaten (9); eztabaidak sortu (8); gaineko eztabaidak (7); inguruko eztabaidak (22); nazio eztabaidak (8); sekulako eztabaidak (6); ziren eztabaidak (9)

arteko eztabaidan (7); buruz eztabaidan (9); buruzko eztabaidan (40); da eztabaidan (6); den eztabaidan (13); dira eztabaidan (8); ere eztabaidan (6); eta eztabaidan (21); ez zuen eztabaidan (9); eztabaidan ari (52); eztabaidan ari dira (6); eztabaidan ari zen (7); eztabaidan ari zirela (6); eztabaidan ari ziren (12); eztabaidan aritu (19); eztabaidan aritu ziren (6); eztabaidan aritzen (9); eztabaidan eta (13); eztabaidan ez (15); eztabaidan hasi (39); eztabaidan hasi nahi (8); eztabaidan hasi ziren (9); eztabaidan hasiko (7); eztabaidan hasteko (17); eztabaidan jardun (8); eztabaidan parte (69); eztabaidan parte hartu (18); eztabaidan parte hartuko (9); eztabaidan parte hartzea (9); eztabaidan parte hartzeko (12); eztabaidan parte hartzera (7); eztabaidan sartu (11); haiekin eztabaidan (6); harekin eztabaidan (7); inguruko eztabaidan (15); legebiltzarreko eztabaidan (12); nazio eztabaidan (7); orokorreko eztabaidan (11); politika orokorreko eztabaidan (11); proposamenaren eztabaidan (11); zen eztabaidan (13); ziren eztabaidan (12); zuen eztabaidan (15); zuten eztabaidan (7); zuzenketen eztabaidan (7)

buruzko eztabaidaren (7); buruzko eztabaidari (6); buruzko eztabaidari (6); den eztabaidaren (6); eta eztabaidarako (16); eta eztabaidaren (11); eztabaidaren erdian (8); eztabaidaren muina (7); eztabaidaren ondoren (14); eztabaidaren ondotik (6); eztabaidari ekin (10); eztabaidari ekin (10); eztabaidari ekiteko (9); eztabaidari ekiteko (9); inguruko eztabaidaren (7); zuzenketen eztabaidarekin (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus