Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezproi (orobat ezproin g.er.) 1 iz zaldia akuilatzeko metalezko atala, zaldunak orpoan lotzen duena.

Mikel Strogoffek uniforme militar dotore bat zuen jantzirik, zaldizko ehiztarien ofizialek gudan erabiltzen zutenen antzekoa: botak, ezproiak, galtza estu samarra eta jaka kolore arrekoa. gGainerakoek hurbiletik jarraitzen zioten, eta, deh-baschiren ondoan atzeratu gabe, oihuka elkar suspertuz, zaldien saihetsetan ezproia sartuz, murrizten ari ziren gutxika-gutxika Mikel Strogoffenganainoko tartea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Han joan zen, ezproiak erantzi gabe, bazkari bila.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 91. orr.

Ezproiek zuhaitz azal zerrendak urratzen zituzten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Militarra da, eta militarrak badakizu: oso trebeak ezproiei eragiteko orduan, baina auzitegira jo beharra dagoenean...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Larruzko bota marroiak ditu zilar gorriko ezproiekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Zaldia, diptero pozoitsu horiek eztenkaturik, saltoka zebilen mila ezproiren izar puntadunak saihetsean sartuta legez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Argi entzun zen ezproien hotsa, hitz egiten ari zenak orpoak kliskatu balitu bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.

Aretoan ezproien hots erritmikoa entzuten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Atea erdi irekirik zegoen, eta urruneko ahots arrotz ezezagunak eta ezproien hots motela iristen ziren bertaraino.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.

Ezproiekin zaldia adoreturik, mezulariak alde egin zuenean, Saratarrek arnasa hartu zuten lasai.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.

Zaldia ezproiez jo eta trostan joan zen. Urrezko ezproiak bota orpoetan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 81. orr.

Ezproi-abarrots artean alde egiten zuten urratsen kraskatekoa entzun zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 69. orr.

2 irud/hed

Ariete horrek burdina gogorrezkoa zuen ezproia, itsasontziek izaten dutenaren antzekoa, eta ezproi horretatik burdinazko lau xafla ateratzen ziren, hamabost oin ingurukoak eta egurrean ondo finkatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.

Lore adinera hel berri den zaldia, maitasun hegodunaren ezproiak sastaturik, behor artean berotzen denean eta, sudurrak zabal-zabalik, armetara orro egiten duenean, edo beste zerbaitegatik, lohadarrak dardaran, irrintzia jaurtitzen duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaldia ezproiez jo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus