Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, ezponda handira heldurik, hortxe dago ibai zabala, mortu, geldi eta isil, eta ibaia baino areago dirudi ur hilen kanposantua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.
Heriotza burezur-basearen haustura ez-diagnostikatuaren ondorio izan zen, compressio cerebri, ezponda txiki hartan izandako erorikoak eragina. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
Handik pixka batera, elkarri eskutik oraturik, ezponda malkartsuan behera jaitsi ziren, eta, Tom ibaiaren ertzean barrena hiriaren mugaraino joanda, harresiaren zulo bat zeharkatzeko zoria izan zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.
Bidean atzera egin beharrean, ezponda belartsua igan eta belardira irten da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 45. orr.
Ezponda eta makaldi artean, sakantxo batean, baseliza zaharra zegoen, elizatxo txiki bat dorre motz bat zuena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.
Abuztuko gauetan, poliki-poliki, ilargi gorri handi-handi bat altxatzen da ezponda atzetik, aspaldiko garaietako gauza dirudiela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.
Eskuin aldeko ezpondak harresi itxurako bat osatzen zuen leku hartan, harkaitz itzel baten irtengunea zela medio. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.
Otoi egingo nizuke ur handi ikaragarri batzuk bidaltzeko, ezpondak lehertu eta herri guztia urpean uzteko modukoak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.
Urek zubiak irentsi, ezpondak apurtu eta meatzeak bete egingo dituzte; etxe, jauregi eta txabolek lur joko dute, eta hondakinen gainean belarra hazi eta dena lur bihurtuko da berriz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.
"Digue aux chevaux" deitzen den ezpondaren aldera joan zirenJoxe ezpondan goiti igotzen hasi da, Abel orpoan duela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 225. orr.
Txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen eta ito. Elizen arteko biblia Lk 8,33
Errepide probintziala Poren bazterretako ezpondekin gurutzatzen den lekuan Ragazzolako etxaldea dago. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.
Abel ezpondara igan eta ahuspez etzanda geratu da, zelatan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 21. orr.
Ibai-ezpondaren ondoan lurperatu genuen, eta nik lurra zanpatu nuenean eta dena lehenagoko moduan gelditu zenean, aitak kapela erantzi zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.
Ligugnanatik Rosa aldera irteten ziren, Tagliamentoren adar bat lekarro eta elordietatik eskuineko bazterra miaztera zetorren toki intxusa eta zumar itzalez freskatura; eta ibai ezpondaren atzean mahastiak, mahatsa grisera bihurtzen ari zela; eta babesaren zementu blokeak, eguzkia hartzeko. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 59. orr.
Hiritik berrogei kilometro edo gutxiagora dago; baina, ibai-ezpondek mozturik duten ordoki honetan, non ez baita ikusten sasi batetik edo bideko errebueltatik harantzago, kilometro bakoitza hamar adinakoa da. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.
Muino bat zen, babes-ezponda baten antzekoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.
Txilarrak ia guztiz estaltzen zuen hondar ezponda baten gainean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 316. orr.
Ideia handiak beharrezkoak dira bide berriak irekitzeko, harriak hausteko, itsas ezpondetako labarrak lautzeko. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.
eta ezpondan (4); ezponda baten (7); ezponda batzu (4); ezponda ertzeraino (4); ezponda eta (11); ezponda gainetik (3); ezponda horiek (3); ezpondan behera (5); ezpondan behera aintzirara (3)