Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezpeletar izlag/iz Ezpelatakoa, Ezpeletari dagokiona; ezpeletako herritarra.

IPHARAGUERRE ezpeletar bi ahizpak.  Herria   2003-11-06

Oroit gira duela urtea ezpeletar multxo batek pidai xoragarri bat egin zuela Txina-ra, Aita Armand David ezpeletar jakintsun haundiaren urratsetan gaindi.  Herria   2001-11-15

Hor ohoratu da Pierre Halty,bere herriari beti biziki atxikia agertu den ezpeletar suharra, haste-hastetik Biperraren kofradian dena.  Herria   2004-10-28

Ezpeletar kantariak kantu tradizionalak eta abesti garaikideak bildu ditu lehenengo diskoan.  Berria - Kultura   2004-10-14

Ez dakit gaztaroko "bekatu" horretaz oroitzean, geroztik mundu osoan Justiziaz eta Bakeaz arduratu behar izan den ezpeletar adiskidea dolutu ote den, baina nik, hasteko, ez dut behin ere den mendreneko urrikirik izan "pietatezko" urrats hura eginik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.

Ezpeletar kardinaleak 80 urteak ixilik ospatzen dituen egun huntan, beste norbaitek herrian omentzen ez dueno (baina nahi ote du berak holakorik?) iduritu zaigu «La Croix» kasetan Yves Pitette apezak egin dion artikulu hunek bederen merezi zuela gure mintzairako irakurleentzat itultzea gure gisan.  Herria   2002-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus