Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baso hartan -soroaren eta errekaren artean, haritz tantaien gerizpean- bost ezpel, elkarren jiran landatuak, bata bestearengana luzatzen hasiak zeuden lurretik metro batera, gela huts biribil bat sortuz, altueran bi metrokoa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 53. orr.
Ametzak, ezpelak gure aitzinean, gibelean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 134. orr.
**Eskuin, etxe handia, lorategian ezpelak, erramuak, limoi arbola eta beste arbola txiki, erdi parean iturria eta horma kontra borda txiki bat; antzara hotsa zetorren handik. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.
Akaziak, bide bazterreko ezpelak handitu dira 18 hilabete hauetan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.
Ezpelaren suak luze irauten baitu eta gogotik berotzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.
Bi emakumeak Graemetarren jauregira itzuli zirenean, mamu ibiltariak ziruditen, barneko suak erretako bi fantasma kiskali: izeko espiritu ihar eta hits bat zen, bere zorroztasunaren labanak ezpel horian egindako irudi zurbil eta izu bat, eta, haren ondoan, ikaratutako oreinkumea zirudien Barbarak, kristalpean gehiegi babestutako krabelin iluna. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Hobe zen gozatu bat hartzea, begiratzeko baimena edukitzea, zeren gose zaharra -Maitea baino lehenagoko gose hura, ezpel artera eta koloniara joanarazi zuena bizitzari gustu hartzeko, koskatsua sentitzeko eta ez zapala-, gose hura ez baitzen posible. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 169. orr.
Gezalaren eta ezpel adar idorren usainarekin bezala. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.
Klaustroko patioa lorategi bat da, biziki ongi zaindua, ezpel inausiek hamazazpigarren mendeko arabesko zoragarri horiek denak osatzen dituztela. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Hesola bat jaso dute ezpel-pilaren erdian eta bertan lotu dute andre Madalen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.
Gero, ezpel-ondo txuriaren saihetsean zegoen harri xabalaren gainean jarri nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.
Eta bat-batean hobeki konprenitu nuen, zergatik, haurtzaroan bezala, inkontzienteki, ezpel-ondo txuriaren saihetsera joan nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.
Hurrengo goiz guztia behar izan zuen lurretik altxatzeko eta basoa zeharkatzeko, ezpelezko tenplu erraldoi baten ondotik sorora, eta handik etxe gris-arbelaren atarira. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 81. orr.
Txerri gantza ontzitik hartzen zuen ezpelezko paleta batez, apalaren azpian, eta esku leunez kolpe txikiak emanda handituz joan zen gantz pila, pixka bat gainezka egin zuen arte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Urkiak eta ezpel hesia atzean zituela, Greziako estatua bat ematen zuen, zut-zutik, lerden, argiz inguratua bezala. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.
Bigarren lur eremua, berriz, jardina zen: bertan, belardiak, ezpel-hesiak eta loretokiak ikus zitezkeen, iduri geometrikoetan bilduak eta simetrikoki banatuak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Ezpel-zotzak eta ezpel adarrak pilatu dituzte plazaren erdian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.
"Eta" zer den badakigü: holako gaüzatik andana bat düan günea, hala nola ezpeleta: ezpel günea (Altzain Ezpelünea delako etxea), ezpeldoia (Bereterretx eho züen leküa), ezpel oihana ere aski zabal delarik. Herria 2005-08-11
eta ezpel (3); ezpelen artean (3)