Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezpatatzar iz adkor ezpata handia.
Memo kartzelazaina, bere ezpatatzarrean bermaturik, belaunetarainoko orein-larruzko longain batean bildua zegoen. Orain hartzen baitu hitza Portoko apezpikuak, hau ere armatua, eskua paratzen du ezpatatzarraren heldulekuan, han dagoen gurutzearen gainean, eta hauxe esaten du, [...]. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 80. orr.
Antzinako ezpatatzar handiren batez armatuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.
Zelari itsatsia zekarren zorrotik kanpora atera zuen bere ezpatatzar makoa zaldun harrigarri hark. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.