Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.
Axular bizi zen garaian baziren hiru ezpatari, zein baino zein trebeagoak beren ezpatarekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 138. orr.
Hara, ezpataria eta poeta, bi-biak batera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.
Bere herriko ezpatalariak, zin egin zuen ez direla, ez mugimendu, ez guardia, ez begiz, zurekin alderatzeko gai. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.
Imanoli otu zaio behatxuloak Kristoaren begien atzealdean egon behar duela, ezpatarien film zaharretan bezala. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 173. orr.
Artur txikia Merlinek hezi zuen, eta sir Ektorrek erakutsi zion zaldun eta ezpatari trebe izaten. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.
Peter ezpatari bikaina zen, eta bizkortasun harrigarriz geratzen zituen kolpeak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.
Egunero entrenatzen duk, ezpatari profesionalak bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.
Ezpatari euskaldunak erantzun zion: 'Bai, baina euli horrek ez dik aurrerantzean larrua joko...!'. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 139. orr.
Han irekitako zuloan barrena, trumilka sartzen da barrura ezpatari-oste bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Eta hau honela bada, eta halaxe da noski, ongi tuntuna litzateke Kiteria, Basilioren palankari-ezpatari dohainak aukeratzeagatik, Kamatxoren apain-bitxiak utziko balitu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.