Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondarrean, besoa ubeldua nuen ezpatakada batez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.
Kortsario veneziarraren bi ezpatakada saihestu ondoren, jauzi egin zuen haren gainera eta, hankekin lepoari gogor eutsiz, arnasarik gabe utzi zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.
Golek buelta erdia egin eta ezpatakada bota zion, baina berandu: ordurako Fionnek eskuan zeukan Birgha, eta zutitzen ari zen etsaiari aurre egiteko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 196. orr.
Arriskutsua duk gizaki txatxarra horrela denean aurkari ahaltsuen ezpatakada sumin bizikoen erdian agitzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 212. orr.
Bere erasoen indarrari esker, atzerantz egitera behartzen zuen Peter, eta bere ezpatakadarik gogokoenarekin amaitzeko desiratzen zegoen, Barbakoak Rion aspaldi erakutsi zion bezala. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 193. orr.
Jolas moduan hil genuen, merkatari ingeles bati ostutako lepoko urrezkoa genuelako aitzakian, ostatu apartatu batera ekarri ondoren, urrea maitea baitzuen oso, eta lepokoak ere bai, emakume ederrak adina, eta ezpatakadaz hil genuen, bat, bi, hiru, gehiegi sufriarazteke. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.
Goitik eta kanpotik dator aurreneko ezpatakada, egia, baina errenditzea, amore ematea eta heriotzako kolpea etxetik, barrendik, guhaurenganik: guhaur gara ama ukatu duten haur dohakabeak, eta hemen dago ama bat bere haurrek hila, eta bere seme-alabez abandonatua; eta egiten du galde: nork barka dezaguke gure bekatua? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.
Bestetik, petrolioa eta euroa zaldi apokaliptikoak itzuli dira, eta euren ezpatakadek bi asteotako baikortasuna desagerrarazi dute. Berria - Ekonomia 2004-12-01