Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Migel Behe-Normandiako zaindaria da, San Migel, aingeru distiratsu gailena, ezpataduna, zeruetako heroia, garailea, Satanen menderatzailea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
Ez gara parkeetako panpina-trapatan mila gudari ezpatadunen aurka ukabila jasotzen duen trapuzko agure txiribiria baino gehiago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.
Ahmetek ere ikusi zuen gizon ezpataduna, baina ez zuen mugimendu txikiena ere egin. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 75. orr.
Haiexek daude orain modan, eta hain uhukatu eta gaitzetsiak, aldiz, antzoki arruntak -hala deitzen diete-, ezen hainbat ezpatadun bapo, antzar-lumen beldur, doi-doi ausartzen baita bertaratzera. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 925. orr.
Josue eta ezpatadun gizona. Elizen arteko biblia Jos 5,13 tit