Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezpatadantzari iz ezpata dantza dantzatzen duen dantzaria.

Pablo Ibar-ez euskal hedabide publikoetan esandakoak datozkizu berehala akordura, eta Francisco Larrañagaz loratutakoak, eta erreportaje bitxietako "Ameriketako euskaldunak", askotan egundo lur hau zapaldu ez dutenen postal zuri-gorri-berde horiek, aizkoran Boisen, txinga eroaten Caracasen, ezpatadantzari La Platan, zangoa euskal zeruraino jasoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.

Ni San Tiburtzio eguerdin ezpatadantzarik ekusten nagoala, beroak itto beharren, zeaz akordatzen nak urtero: leitzarrak illargie itzaltzera yoan zieneko hartaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Ezpatadantzariek hura poza!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Dantzariak hasi ziren handik pixka batera, ugari eta era askotakoak, estalpeko alde batetik eta bestetik sartzen, ezpata-dantzariena zen talde bat; hogeita lau mutil gazte izango ziren, azkarrak eta lerdenak mutilak, zuri-zuri jantziak eta kolore bizitan zeta finez ehoturiko zapiak buruan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.

Herri jakintza horrek, alabaina, ezpata dantza ezparatik datorrela dio, antzinako herritarrak gogor borrokatzen baitziren ezpara izurrien kontra, eta hori egiteko modua zuten kaskabiloak janztea, ezpata dantzariek eramaten dituzten kaskabiloak, alegia.  Berria - Kultura   2004-09-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus