Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezpara (orobat ezpada g.er.) iz 1 Tabanidae familiako intsektua, eulia baino handiagoa, ziztada mingarriak egiten dituena. ik ezpateuli.

Oinen azpian belar bigun ongi zainduaren ukitua, ezpara baten burrunba belarriaren ondotik igarotzen ari zaidalarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Beroa, gosea, ezparak odol berritara.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 36. orr.

Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Gainera, hola ez duk euli xintik ere sartzen etxe barnera, guziak enegana zetozek: euli, mandeuli, ezpada eta gisako mixtoluxe odolkoi oro; eta ez dakik ongi nola pozten nauten!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 217. orr.

2 irud/hed

Han ziren gorteko kideak, baina baita mantenu errazera hurbildutako ezpara eta mandeuli arruntagoak ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus