Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diotenez, itotzear dagoenak edozeri heltzen dio, denik eta ezpalik txikienari ere, une horretan ez baita konturatzen ezpaltxo horrek euli baten pisuari eutsi ahal diola gehienez ere, eta berak lau edo bost pud pisatzen duela; baina nola une horretan ez den pentsatzeko gai, ezpaltxoari oratzen dio. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.
Ikatz-koxkorraren ondoren, belztutako ezpaltxo hori aurkituko dut, eta burura etorriko zait orduan zein txarra izan daitekeen sua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.
Eguerdi aldera handik ateratzean, egur eskail eta ezpaltxoak larruan txertatzen zitzaizkiolako aitzakiaz, dutxatzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.
Santakrutzetan erramu bedeinkatuz egindako ezpaltxo gurutzedunak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.