Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezpaldu, ezpal(du), ezpaltzen 1 du ad ezpaletan zatitu.

Mahai gainean kortxo eta nikelezko gorputzadarra zetzan, ezpaldua eta mailatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Komun bakoitzaren zurezko atea ezpalduta zegoen eta urratuta, eta haietako bat erroetatik kanpo zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

Ezpaldu egin zen, basiliskoa, alde batera desorekatu eta, bihurrika, lurrera erori zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Gauza gehienak txiki-txiki eginda egoten ziren, modu harrigarrian: marraskatuta bezala eta ezpalduta irteten ziren, halako moduan non zotz mordoa baitziruditen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.

Egurrezko kaxak zeuden edonon, haietako gehienak birrinduak eta ezpalduak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

2 irud/hed

Zarautzen esaterako, hasierako bertso-eskola hura nola ezpaldu den argi ikus daiteke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 152. orr.

Ezizena neurri-neurrikoa izanez gero, ahoz aho hedatzen bada ere, hitz idatzia bezain ezabaezina da: aizkorakadaka ere ezin ezpaldu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Argi zurixkan hiru kaio jira-biraka zebiltzan; behean, hesiaren ohol ezpalduen artean flotatzen, kutxa hautsiak, laranja-azalak eta aza ustelak zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Notila puska ezpalduen gainean eroso eserita zegoen aurreko gaueko katu argala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Ohol ustel, zahar, ezpaldu eta lur itsaskorrez beteen gainean ibilia zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus