Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskak orduan aloe egur zati bat atera zuen, eta ezpal bat kendurik, sutara bota zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.
Itsasoan tarte bat zegoen, ezpal, kaxoi, laranja-azal eta aza-orrizko geruza batez estalia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
Hondartzara joaten hasi zen, itsasoak lehorreratzen zituen enbor, ezpal eta oholen bila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Errauts arteko su moteldua suspertu du gero ezpal batzuen laguntzaz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.
Ezpal guztiak hartu eta su eman zien. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.
Bere eskua, ezpal bat zirudiena, nirean hartuta eduki nuen harik eta halako batean lo itxurak egitea erabaki nuen arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 348. orr.
Ezpal moduko bat sentitzen nuen eztarrian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.
· Burdin ziri bati joka mazo batekin, burdin ziriaren ezpal bat edo burdin puska bat jauzi ondoan. Herria 2002-10-17
Bi ezpal txiki erantsi zizkion eta su-zuloa estali zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 152. orr.
Ameriketara joandako irlandar askok zuhaitz horren ezpal ttikiak zeramatzaten itsasoko txorabio eta mareoen aurkako sendagaitzat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.
Jakina zen Larretxea ongi prestaturik dagoela, eta ederki jardun zuen, kolpe bakoitzean ezpal ederrak aterata. Berria - Kirola 2004-12-19
Bere giharrek ezpal hautsiak ziruditen, bere hezurrek biela bihurrituak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
· Hiru hilabete eman ditut Larretxearekin eta ezpal txikian aritu naiz. Berria - Kirola 2004-03-02
Egunkari zahar baten orriekin pilotatxoak egin eta ezpal-metatxoaren ondoan jarri zituen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.
Izei eta pinu enborrak, itsaslasterrak urperatuta, erruz azaleratzen dira, baina txiki-txiki eginda denak, ezpal mordo baten gisara. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
· Alde horretako masailean zur-ezpal zorrotzak haragian sartzen sumatu nituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.
Kanpaia lau solairutan behera amildu zen gure oinetara, zur eta beira ezpal bilakaturik ziplo. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.
Dirassar ezpal honetakoa da. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.
Beste ezpal batekoa da "Sarri", jakina. Joakin Elio jeneral-buru zaharraren anaia gazteago honek, beste ezpal batekoa ematen zuen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.
-Grosrouvre ez da ezpal horretakoa -protestatu zuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.
Baina zure ezpal berekoa zen haurra: gauez ankerki joan da nigandik, bidaia egitera, nitaz ahaztu eta sekula ez itzultzeko. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 57. orr.
Ezpal bereko usadiorik bada oraindik. berak egindako gainontzeko gauza guztiak ez dira haren ezpal berekoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
Martxoan Pazkoa Urte hura faltsoa! Ezpal berekoa da beste hau ere: Martxoan Pazkoa? Sekula ez gogokoa! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 135. orr.
Gauzak ez dira jada lehenagokoen ezpal berekoak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 33. orr.
Zurez eginda bazaude ere, ez zara nahitaez ezpal oneko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.
Ederki asko atera zion ezpal garbia honako esaera honekin: Urtarrilean tximeleta ikusi baino, otsoa ardi artean ikusi nahiago. oroimena ahula baita, eta benetan gertatuei buruzko liburuak, maiz, ikusi eta aditu dugunaren printzak eta ezpal makalak baizik izaten ez direlako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.
Nire lagunaren jarduera beraska hartan ez nuen antzematen hain ondo ezagutzen nion ezpal gogorra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Lonbardiar gotzaina ezpal zabarrekoa zen, eta haren aurrean jarritako bizantziar perlak itxurazko perlak bakarrik baldin baziren, hori ezartzean aldi berean eta zalantzarik gabe benetako txerri gisa agertzen da bera. mutila duzuen bezalakoa duzue, etxegoiendar guztiak bezala ezpal onekoa, eta ez dugu horretaz zertan kezkatu ez arduratu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.
Semea, amaren ezpal ustela zela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 150. orr.
Borroka bidezko froga aukeratzean, nazioak bere ezpal gerrazaleari eusten zion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 211. orr.
amaren ezpalekoa (3); bat ezpal (3); bereko ezpalak (5); beste ezpal (5); beste ezpal batekoa (4); ereko ezpala (4); eta ezpal (6); eta ezpalik (3); ezpal bat (5); ezpal batekoa (4); ezpal bereko (3); ezpal berekoa (9); ezpal berekoak (5); ezpalekoak ziren (3); halako ezpala (5); lur ezpalak (3); zur bereko ezpalak (3)