Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezpainetaratu, ezpainetara(tu), ezpainetaratzen da/du ad ezpainetara joan; ezpainetara eraman.

Kanta baten xuxurla ezpainetaratu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Mespreziozko irribarrea ezpainetaratu zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 296. orr.

Milizkatu berriko zigarroa ezpainetaratu eta isiotu osteko zurrupaldia arnas-hartze zaratatsuaz lagundu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Haren esku hezurtsuak pipa itzalia ezpainetaratu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.

Kontzientziaren arras lasaitzeko, gasna xerra bat moztu eta ezpainetaratu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 113. orr.

Solasari lotu baino lehen, osaba Joanikotek kopa ezpainetaratu eta arno kurka bat egin zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 231. orr.

Kontalari batek haria eten eta aurrean daukan basoa ezpainetaratzen ez badu, ezinegon bitxia sortzen die entzuleei.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

Agureak kikara ezpainetaratu, eta putz egin zuen kafea hoztu zedin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Bordeleko arnoa ezpainetaratu zuen, plazer osoz, Paradisuko atarian balego bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

-Aupa! -oihukatu genuen beste hirurok, kopa jasoak ezpainetaraturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnoa ezpainetaratu (3); ezpainetaratu eta (3); ezpainetaratu zitzaion (5); ezpainetaratu zuen (5); ezpainetaratzen zuela (3); irribarrea ezpainetaratu (3); irribarrea ezpainetaratu zitzaion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus