Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain zuen aurpegi serioa eta nekatua, ezen Gabrieli ez baitzitzaion hitzik ezpaineratu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.
Otsotzarmendi jaunak, zurbil aurpegia eta itzal begiak, mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.
Kikara ezpaineratu, barrukoa hustu, eta erretiluan utzi ondoren zutitu egin zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.
Basoa ezpainetaratu bezain laster konturatu da: aztoraturik, botila erdi-betea hartu, eta Mirinda dela konfirmatu du. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 75. orr.
Batzuetan espero ditugun gertaerak dira irribarrea ezpaineratzen digutenak. Berria - Kultura 2004-01-10
Barrirudia ezpaineratu zitzaion Justo Badiolari, ezin eutsita. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 74. orr.
Biratu da Jorge, eta kaixo apal bat ezpaineratu du; haren begirada altzairuzkoa da oraindik, ordea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 59. orr.
Jabea, bere buruaz segur, isil-isilik bertaratu zitzaion eta gerrialdea besarkatuz "egun on, Joseba" esan zion, hitzak boluptuoski ezpaineratuz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.