Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezpada1 (orobat ezpa g.er. eta ezpabere g.er.) junt baizik eta (ere); bestela. 1

Idazle handiak beti izango dira handi, ez beren famaren indarrez, ezpada beren lanaren merituz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Horrexek ematen dit beldurra; ez lehendik landutako ildo batera itzultzeak, ezpada egozentrismoaren erresuman bertan-goxo egiteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

Ez zinen haserretu nirekin, ezpada zeure buruarekin: zakarra, zabarra, zatarra deitzen zenion, neure harriduraren aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Gabardina jantzi eta maletak jaitsi zituen Matiasek astiro; ez pisu handikoak zirelako edo ordenagailua kariñoz tratatu nahi zuelako, ezpada alargunaren atzetik irten nahi zuelako trenetik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 19. orr.

Bere imajinarioa asmatu behar baitzaio "Nazio espainol" berriari, haren nortasun augusto imajinatuaren duina alegia, mistikoa, ezen ez historiko, ez soziologiko eta ez politiko erreala, ezpada bai historia eta bai errealitate politikoa xede horrekintxe likitsenik bortxatzen dituena mitoaren zerbitzuan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Oso zurbil zegoen, baina harena ez zen heriotzaren zurbiltasuna, ezpada gizabanakoak, su bizi eta handi batek barrua kiskaliko balio bezala, batzuetan hartzen duen eta gorputza Sevresko portzelana baten antzera gardenki distirarazten dion zuritasun sutsu berezi hori.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Abasen presentziak ez zion damurik ez sentimendu eztirik eragin, ezpada erdeinua eta gorrotoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.

Arreta jartzen bada lege zibiletan, ez da eurok zuhurragoak edo zuzenagoak bihurtzeko, ezpada aldekoagoak egiteko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 41. orr.

Lazgarriena zen gortinen atzetik hiru silueta txiki ikusten zirela bueltaka eta bueltaka, baina ez lurrean, ezpada airean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 66. orr.

Hori ez genuke tintaz idatzi behar, ezpada urrezko zipriztinez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 215. orr.

Alabaina, idazketaren erdian, halako bulkada ez bakarrik izpirituzkoak ezpada fisikoak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Ez dira jatera inguratzen, ezpada beren burua erakustera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Handik laster, bederatziak inguruan, lehen aldiz entzun nuen kutxa hura, ez gatibuei, ezpada soldaduei zuzentzen zitzaiela: "An alle SS-Angehörigen", eta jarraian birritan: "Das Lager ist sofort zu verlassen!".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 236. orr.

Ez dio agur berba bakar bat zuzendu aitari, ezpada: "laster ikusi arte, nagusi".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

Besteak beste ohartarazi nau ez dezadan ahaztu lantokian ez nagoela neure buruaren ordezkari soilik, ezpada "judu komunitate osoarena".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 40. orr.

Alemanek ez eben Gernika txikitu, ezpabere ingelesek eta frantsesek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

Leku bitxiak ziren, eta gure eiteko hamarka bakan batzuk zale baino ez ziren biltzen haietara, zeinak Sandrok, izenez ezpa bistaz, guztiak ezagutzen baitzituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Ez genduan ezelango susmorik, ezpabere jo eta bertan akabauko genduan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 36. orr.

Senide eta osagileek esaten eusten: kontuz alkohola, sexu eta telebistagaz, ezpabere txarto ibiliko zara Ipethea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 24. orr.

2 ez bada.

Nork, bada, nik ezpada?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 314. orr.

Hortaz, ezin da sorgin-gurpiletik atera, ezpada zenbait egia hasieratik onartuz, a priori eta behin betiko ezarritzat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

Ez zegoen makinaren engranajerik, ez bahiketa zerbitzuko koronelik, engranaje bezala ezpada, beste inola joka zezakeenik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Tira ba, gaur ezin dizut beste ezer esan, ezpada Death Valley honetan sua egiten duela, futxo!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bada ezpada (3); ezpada bere (5); ezpada beren (3); ezpada ere (3); ezpada nire (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus