Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezordu iz ordu desegokia. ik desordu.
-Nor dabil ezordu hauetan? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 227. orr.
Pasealeku Berrira arrainetara joateko asmoz jaiki zen ezordu haietan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.
Ez nuen batere gogorik ezordu haietan historiako kontu sakonetan murgiltzeko, baina benetako sorpresa izan zen hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.