Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harryren ezohiko gauza guztien artetik, orbain hura zen gauzarik bereziena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.
Ezohiko lur-tontorrak ikusten ditut, naturaren kontra han-hemenka barreiaturik, gure burdin hesiaz haraindira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Negua bukatzear dagoela, Galizia mitikoan sartu naiz eta ezohiko une eta gune batean murgildua naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 198. orr.
Mateoren ardandegian sartu zenean, ezohiko bizitasuna zegoela konturatu zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 187. orr.
Ezohiko zoriona ikusten nuen Rayren begietan eta adiskidetasun ezinezkoa nireetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 160. orr.
Apenas hitz egin genuen, baina kezkatu, bai, kezkatu nintzen, soan ezohiko antsietatea eta eskuan ezohiko dardara nabaritu bainizkion. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.
Ezohiko burrunba hark gaztetako egun arrazoigabeetara bulkatu zuen Zorayda Arrarasen gogo lokartua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.
Lehendabiziko aldia zen Willemek Norari hitz bat zuzentzen ziola, baina ez zuen ezohiko jarreraren arrazoirik agertu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.
Alde egiteko, Bilbon barnetegi moduan salmenta ikastaro bat antolatu zigutela jarri nion aitzakiatzat, eta ezohiko kontua zen arren, ez zidan xehetasunik eskatu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.
Utzi -erantzun dio azkar batean, ezohiko egoera horri amaiera jarri nahian-edo-. «Bizia lo», 2003 - 45. orr.
Ezohiko sarrera zen hori entziklopedia batean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.
Ni, etxekoandre, Karakulianbro erraldoia nauzu, Malindrania uharteko Jauna, ezohiko borrokan Don Kijote Mantxakoak bentzutu nauena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.
Batere ez harritzeko esan zidaan, beste andere asko ere, nahiz antzinakoak nahiz oraingoak, hantxe zeudela eta ezohiko eran antzaldatuak denak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 148. orr.
Jendea arrapaladan bildu zen ezohiko ikuskizunera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Biharamun goizean esnatzean, uste izan zuen ezohiko ikuskari hura izango zuen arrakasta handiaren adierazle z ela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.
Emaitza erabat harrigarria da Tokugawa shogungoaren estatu unibertsala kulturalki homogeneoa baitzen ezohiko maila handian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.
Adak, nire eskua harturik, alura erakarri zuen ezohiko kemen haserretu batez, eta saka egin zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 91. orr.
Ezohiko presaz, dama bizkor igo zen etxe aurrean geldituriko kalesako oin-oholetan gora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.
Oso zakar eta ezohiko laztasunez erantzun zion Txitxikovi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.
Potter ez zen hain ezohiko abizena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.
Izan ere, ikuskizun hain ezohiko eta harrigarri hura fedearen sendogarri eta maitasunaren bizkorgarri gertatu zen ikusi zuten guztientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.
Biróren kasuan badago gertakizun hunkigarri bat, urtero errepikatzen dena eta gizon ezohiko hura ingurukoek nola maite zuten adierazten diguna. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.
Modu ezohiko horretan izan genuen amonaren asmoen berri. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 158. orr.
Neure hezur-gihar uzkurtuei nagiak atera beharrean nengoen eta banuen, horretarako, bizitasun ezohiko baten akuilua gogoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.
Objektu bat, gertakari bat, bat-batean, ageri gorrian ipintzen du argi ezohiko batek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.
Gero, oso astiro eta metodikoki, bere poza estu gorderik berezkoa ez zuen kontrol-erakustaldi ezohiko batez, Harryk lanari ekin zion. Inguruko kultura indartsuekin konparatuz ahozkotasunaren garapen ezohiko eta anormala [...] izanagatik, besteren kanon eta orekak kopiatu beharrik ez daukagula ohartzen baikara, haiek hedapen gaitasunari dagokionez gu baino kultura indartsuagoak izan arren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.
Udaberriko goiz hartan eztulka esnatu zen mutikoa, eztul lehor ezohiko batekin, eta ez nuen eskolara bidali. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.
Lehenengoz, eurekiko sentimendu ezohiko, bakan, aldrebes, baldarra nabari nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.
Zalantzak sortu zitzaizkion horrelako mirari bikainaz, hain gauza ezohiko eta ezinezkoa iruditzen baitzitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.
Egia esateko, nire barruan sekulako poz apartsu bat jauzika sentitzen nuelako bururatu zait halako gauza ezohiko bat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.
Sentimendu bitxi eta ezohiko batek hartu zion barrua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.
Beren lanetan utzi dizkigute, bertan bizi daitezen beren estiloaren bizitza hilezkorrean, "gauaren ilunpean" ikuskatuak zituzten forma ezohiko eta iheskorrak, izenik gabeko gauzak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 143. orr.
Aitorpenak, ordu hauetan erabiltzen diren gai ohikoen ondoan hain ezohiko eta bortitz, isilik utzi gaitu denok, hoztuta, monoaren ikara gorputzean sartuta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.
Eritasun zoritxarreko haren ondorioz Berenizeren egoera moralean sortu zen aldaketak parada ezinhobea eskaintzen zidala esplikatzen saiatu naizen hausnarketa bizi eta ezohiko hori lantzeko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.
Oztopo bakarra, egoeraren ezohikoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.
akziodunen ezohiko (6); akziodunen ezohiko batzarra (3); artean ezohikoa (3); baina ezohiko (5); da ezohikoa (5); ditu ezohiko (3); du ezohiko (3); ere ezohiko (3); eta ezohiko (28); eta ezohikoa (13); eta ezohikoak (7); ez da ezohikoa (3); ezohiko arautze (3); ezohiko bat (6); ezohiko batek (3); ezohiko baten (3); ezohiko batzar (5); ezohiko batzarra (16); ezohiko batzarra egin (3); ezohiko batzarra egingo (11); ezohiko batzarrean (7); ezohiko bi (3); ezohiko bi kopia (3); ezohiko bilera (12); ezohiko bilera egin (3); ezohiko bileran (4); ezohiko bilkura (7); ezohiko bilkura egin (3); ezohiko bilkuran (3); ezohiko biltzar (4); ezohiko diru (7); ezohiko egoera (7); ezohiko eta (9); ezohiko gauza (4); ezohiko ibilbidea (3); ezohiko isiltasuna (5); ezohiko jokalariak (3); ezohiko jokalariei (5); ezohiko jokalariekin (3); ezohiko laguntza (3); ezohiko mozkinak (3); ezohiko mugimenduak (3); ezohiko osoko (6); ezohiko osoko bilera (3); ezohiko partida (4); ezohiko prozedura (8); ezohiko taldea (3); ezohiko zerbait (6); ezohikoa da (19); ezohikoa dela (5); ezohikoa den (15); ezohikoa eta (8); ezohikoa gertatzen (3); ezohikoa izan (9); ezohikoa izan da (3); ezohikoa izango (4); ezohikoa zen (4); ezohikoak diren (4); ezohikoren bat (3); gauza ezohiko (4); genearen ezohiko (4); genearen ezohiko bi (3); guztiz ezohiko (3); guztiz ezohikoa (12); guztiz ezohikoa da (3); hain ezohiko (5); hain ezohikoa (4); hori ezohikoa (4); hori ezohikoa da (3); horren ezohikoa (3); izandako ezohiko (3); kontseiluak ezohiko (3); legeztatzeko ezohiko (3); oso ezohiko (3); oso ezohikoa (4); zen ezohiko (7); zerbait ezohikoa (3); zuen ezohiko (8)