Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezleku 1 iz lekua desegokia.

Ez postarik iristen da, ez elektrikarik (sic!) eta ez telefonorik (eskufonoak ere ez balio ezleku haietan): kanpin-gasaren argi tristeak ozta hausten zuen ilunpe batean egon ginen berriketan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

Gauza ederrekin gozatzen hasi eta laino guztien gaineko ezereztegietan flashaturik eta ezin bizizko ezleku arnasgabeetan flipaturik bukatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Nolatan aluzinatu deus ez dagoen (baina, aluzinatuarentzat, "dena dagoen") bazter edo ezleku alu haietan?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

"Amarauna" euliaren hiztegian: ezleku, arrisku, galbide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.

Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Hizkuntza berriak: lekua eta ezlekua gaiari buruzko solasaldiarekin abiatuko dira, bihar, Bilbon, hainbat sortzaile ezagun bilduko dituzten Periferiak topaketak.  Berria - Kultura   2004-02-22

ETAren arazoa bera, ordea, franko besterik da, moralki, absolututasun doktrinalen kontu ezlekukoak baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 203. orr.

2 ezlekuan

Ezlekuan eta ezdenboran gertatzen den trantsizio aldi bat, bi munduen arteko jauzi horretara egokitzeko, astronautak beren bidaldi astralen ostean nola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 156. orr.

Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus