Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure legeen ustetan, senar-emazte horiek, hain zuzen ere, ezlegezko tratuetan ibili ondoren ezkondu direnek, betidanik izan dute gogoa ezkontza erazko batez lotzeko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.
Terrorismoaren aurka AEBek daramaten gerran ondorio tamalgarriak dakartza ezlegezko egoera honek. Berria - Mundua 2004-06-19
Goiko pisuko emakume batek ezlegezko ebakuntzak egiten zituen, abortuak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.
Juriskontsulto zahar batzuek, haatik, argudiatu zuten seme-alaba horiek legezkoak izan behar zutela ezkontide batekiko eta ezlegezko bestearekiko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.
Ontziola talde publikoak 1.100 milioi euro eman behar dizkio bueltan Espainiako Estatuari, PPren gobernuaren garaian jasotako diru laguntza ezlegezkoak direla eta. Berria - Ekonomia 2004-12-18
DNATeko polizia horrek jokabide guztiz ezlegezko eta makur hori salatu zuen arren, Lesboss komandantearen aurkako zigortzerik ez zen gauzatu. Berria - Mundua 2006-02-18
Ezkontzaren xede nagusietako bat bategite ezlegezkoen ziurgabetasun guztiak ezabatzea denez, erlijioak bere ezaugarria ezartzen dio, eta lege zibilek ere berea eransten diote, ahalik eta benetakotasun handiena izan dezan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 165. orr.
Epaileak edozein delitutan silogismo perfektu bat egin behar du: nagusia lege orokorra izango da, txikia legezkoa edo ezlegezkoa den ekintza, ondorioa libertatea edo zigorra. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.
eta ezlegezko (4)