Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitak bi urte lehenago ezkutuko ehiztari bat hil omen zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.
Ezkutuko tiratzaileen tiro-hotsak aditzen ditugu noizbehinka; beraz, lubakietan ezin dugu zigarretarik erre gauez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Gordon eta biok ezkutuko maitaleak gara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.
Ezkutuko Picasso: Picassoren lanak izango dira irailean. Berria - Kultura 2004-01-14
Ohetik jauzi egin eta ezkutuko atetik andrearen gelara sartu nintzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.
Aldageletara joaten nintzenean neure taldekideen ezkutuko barre txikiak irudikatzen nituen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 190. orr.
Estatu Batuek atxilotze zentroak dituzte Afganistango Bagram base militarrean eta Irakeko Abu Graiben ere, eta ez dira ahaztu behar ezkutuko kartzelak. Berria - Harian 2006-02-17
Handik ikusten dira eskuineko aldean foroa eta portua eta barru harresituaren itzuli guztia; ezkerreko aldearen azpian ezkutuko portu bat geratzen da mendien magalean gordeta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.
Nik erakutsiko dizut nola heldu ezkutuko altxorreraino. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 40. orr.
Gogoan zeuzkan Moskun eman zizkioten gomendioak: Siberia ezkutuko nortasunarekin zeharkatu eta Irkutskera edonola ere iritsi, baina, burutsu jokatuz, azkarregi joateagatik bidaiaren arrakasta kolokan jarri gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.
Iragana eta etorkizuna iragartzen ditu, ezkutuko gauzen aztarnak azaltzen. Elizen arteko biblia Si 42,19
-Zuk ere ba al duzu ezkutuko alde ilunik, inori erakusten ez diozunik, Idoia? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.
Ezkutuko ehizaren aurkako publizitate kanpainak egingo dituzte. Berria - Gaiak 2004-10-15
Behin baino gehiagotan bere etxea utzi zuen ezkutuko bilerak egiteko. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.
Estatuko hainbat aginte publikok urratutako eskubideak berrezarri eta ezkutuko zentsura amaitzeko. Berria - Kultura 2004-01-22
Ustez Frantziatik igaro ziren AEBetako zerbitzu sekretuen ezkutuko hegaldiak ikertzeko eskatu zion atzo Frantziako Gobernuari Giza Eskubideen Elkarteen Nazioarteko Federazioak. Berria - Mundua 2006-04-16
Lan Sailarekin harremanetan gaude nola edo hala ezkutuko itxiera horiek galaraztekoAuzitegi Nazionalak BBVko ezkutuko kontuen ahozko epaiketa hasi du. Berria - Ekonomia 2006-02-11
Ezkutuko negozio oparoa da leku askotan botika faltsuen salerosketa. Berria - Gaiak 2006-02-17
Ezkutuko asmo bat dago hor gordea, misterio izugarri bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.
Presidenteak dio kritika guztien atzean «ezkutuko interesak» daudela. Berria - Kirola 2004-09-11
Txitxikov gobernadore militarraren bulegotik ezkutuko ikerketa bat egitera bidalitako funtzionarioa zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.
Lamelaren ezkutuko sekretua enamoratuta egotea zen, baina egiaz enamoratuta, aristokraziako emakume batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Ezkutuko klabe hori deszifratu ezean, egilearen mezua galdu egiten da. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 116. orr.
1983. urtean izan zuten lehenengoz ezkutuko idazkera kode horren berri hizkuntzalariek. Berria - Gaiak 2004-09-26
Esaera zaharren ezkutuko esanahia aztertzen du, jakinduriazko esaeren enigmak erabiltzen ditu gogoan. Elizen arteko biblia Si 39,3
Adierazle horietan ez dira hartzen kontuan hainbat jarduera, esaterako, nahita ezkutatzen diren zenbait eragiketa, diru beltzari eta ezkutuko ekonomiari dagozkionak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.
Margo bat aztertzeko margolariaren ezkutuko diskurtsoa eratu behar da berriz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.
Ezkutuko jakinduriak eta lurpeko altxorrak, zertarako balio dute biek? Elizen arteko biblia Si 20,30
Nire gutunetan ere ez dago beraietan irakurtzen eta ulertzen duzuena besterik; ez dago ezkutuko asmorik. Elizen arteko biblia 2 Ko 1,13
Arreta berezirik ez zen behar hari jarraitzeko, inolako ezkutuko esanahirik ez zerabilen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.
Ezkutuko eta isileko lan ikaragarria egin du erreserbaren balio kulturalen alde. Berria - Kultura 2004-09-07
Isilpeko eta ezkutuko gutun labur bat, alegia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.
Botereak, berean irauteko, ez ote du behar, halaber, ageriko edo ezkutuko mehatxua, edo biak baterat? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.
Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.
Kajoiko konpartimentu ezkutuko batetik hainbat gauza atera zituen: pistola belgiar bat, begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat, eta belus horizko azalekiko koaderno mehe bat, gainean Souvenir hitza idatzia zuena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.
Musikaren indarrak altzariak altxatzeko adinako indarra zuela zirudien, indar ezkutuko batek leihoaren beste aldetik errezel astunak puzten zituela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.
Neronek ere ez dakit zuzen esaten zergatik, oldar ezkutuko batek eramaten zuen nire adimena harengana, hala, batere neurri gaberik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 63. orr.
Legearen ertzaren bestaldean zeuden guztiei laguntza ematen zien aingeru guardako misteriotsu gisako bat zen Veronica: bere sigletan alfabetoko hizki guztiak zituen sindikatu ezkutuko partaide. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.
Aurrerago zioen elkarrenganako atxikimendu ezkutuko batek lotzen zituela bien arimak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.
Nor bere aldetik, berdintsu zeramaten biek egoera latz hura, halako adostasun ezkutuko batengatik edo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.
Badirudi saltzaileek begiradaren garretan sumatzen dutela hazten ari den gurari ezkutuko hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Adiskide edo maitale berriren bat hautatzen dutela, ez dituk elkarrekiko loturez askatuko, ez bada bestearen baimen ezkutuko eta isilbidezkoaz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.
ageriko nahiz ezkutuko (3); baina ezkutuko (4); bere ezkutuko (6); beren ezkutuko (3); da ezkutuko (5); dituzten ezkutuko (4); du ezkutuko (4); edo ezkutuko (8); ere ezkutuko (4); eta ezkutuko (37); eta ezkutukoa (6); eta ezkutukoa ere (3); eta ezkutukoak (8); euren ezkutuko (3); ez ezkutukoa (3); ezer ezkutukorik (3); ezkutuko alde (3); ezkutuko altxorrak (3); ezkutuko arrazoiak (3); ezkutuko arrazoiren (6); ezkutuko arrazoiren bat (3); ezkutuko asmo (3); ezkutuko batek (3); ezkutuko bere (3); ezkutuko beste (3); ezkutuko bi (4); ezkutuko bidaiari (15); ezkutuko bidaiari bat (4); ezkutuko bidaiaria (10); ezkutuko bidaiariak (13); ezkutuko bidaiariak ez (3); ezkutuko bidaiariaren (6); ezkutuko bidaiariek (5); ezkutuko bidaiariekin (3); ezkutuko diru (3); ezkutuko ekonomian (4); ezkutuko erreforma (4); ezkutuko eta (4); ezkutuko gauzak (4); ezkutuko gauzen (3); ezkutuko heriotza (3); ezkutuko heriotza zigorra (3); ezkutuko indar (3); ezkutuko interesak (5); ezkutuko interesak daudela (3); ezkutuko itxiera (3); ezkutuko kontuen (3); ezkutuko lanean (3); ezkutuko maite (3); ezkutuko mehatxua (3); ezkutuko niaren (3); ezkutuko zerbait (8); ezkutukoa ere (5); ezkutukoa ere ikusten (3); ezkutukoa eta (3); ezkutukoa izan (3); ezkutukoak ere (3); konstituzioaren ezkutuko (4); konstituzioaren ezkutuko erreforma (4); nahiz ezkutuko (4); nire ezkutuko (3); zein ezkutuko (3); zen ezkutuko (5); ziren ezkutuko (4); zuten ezkutuko (4); zuten ezkutuko bidaiaria (3)