Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezkutuki2 iz misterioa.
Naturak bere ezkutukiak ageriago erakusten ditu, hain zuzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.
Idazlearen hilketan, sobra ere, ez zegoen argitu beharreko ezkutukirik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 43. orr.
Literatura mamitsuak geure bizimodua eta izaera erabakitzen duten ezkutuki inkontzienteak kontziente bihurtzen laguntzen baitu, eta inkontzientea kontziente bihurtzean osatzen ei da gaixoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 82. orr.
2 errosarioko misterioa.
Bi egun hauek baitituzte errosarioko misterio berberak: Neke-samiñezko ezkutukiak astearte ta barikuetarako, hala seinalatzen du Kristiñau Ikasbideak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.