Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkutukeria iz ezkutatze gaitzesgarria.

Hasteko, Udalaren «ezkutukeria» salatu zuten Zigoitiko bizilagunek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Frantziaren eta autobidea ustiatzen duen ASF konpainiaren jokabide ilunak eta «ezkutukeria» deitoratu zituen ABk.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Mila ezkutukeria eta itsuskeria aitorgaitzetan usatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Nortasunaren alde ezkutu bat izan liteke ezusteko hori, ez norbait ezkutukerian edo joko gaiztoan ari delako, baizik eta agertu arte ezezaguna izaten delako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.

Baina nirekin ez haiteke ezkutukerietan ibil.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Garaziren begietan murgiltzen nintzen jator, tolesturarik gabe, inolako ezkutukeriarik gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 333. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus