Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkutuka ibili gabe, bere uste eta iritziak, filiak eta fobiak, argi eta garbi adierazi zituen Monzonek. Berria - Kultura 2004-11-19
Ordurako, hasita omen zegoen komentuko lorezainaren semea ezkutuka ikusten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.
Bere lankideak bezala, Uria ere ezkutuka diharduen gaizkile baten antzera bahitu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
CCOO eta UGT ezkutuka ari dira eztabaidatzen SEPIrekin. Berria - Ekonomia 2004-10-08
Zakur deslaiak etorri zitzaizkigun, zaunka, ezkutuka gindoazela ikusita. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.
Kaleko atera heldu eta, handik, kantoi aldera egin zuen, ezkutuka, espaloiaren barruko aldetik, eta, bat-batean, atari batean hondoratu zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.
Katy, bulldog-a, inguruan dabil oraindik: une batez ikusten dute, ukuiluen ondoan ezkutuka, aldendu nahiz bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 143. orr.
Tabuna Kafrauik ogi beltza saltzen zuen ezkutuka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.
Ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.
Zeren eta egun batean sujet hari buruzko solasa aditu bainien gordeka eta ezkutuka, aitona Nikolasek bi urte eskas lehenago hartu erabakiari berriro buru egiteko asmotan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.
Ezin hobeto ezagutzen ditu bazter horiek, ez ditu-eta alferrik pasatu bi urte paraje haietan batera eta bestera ezkutuka. «Bizia lo», 2003 - 129. orr.