Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkutu2 1 izond ezkutaturik edo estalirik dagoena, ezagutzen edo ikusten ez dena.

Gauza ezkutuak Jaunak gure Jainkoak bakarrik ezagutzen ditu.  Elizen arteko biblia   Dt 29,28

Jainko ezkutua ahal den neurrian ezagutzeko irrika.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Apaizak seguru eta harro agertzen ziren, mahai azpian sarrera ezkutu bat egina baitzuten, eta handik sartzen ziren janariak eramateko.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,12

-Baionako azpi-jokoen bulego ezkutu nazkagarri haren jukutrien berri garaiz izan banu [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

Isiltasunak etxea bere egin zuen, etsai ezkutu eta kezkagarria balitz bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 350. orr.

Jende arruntaren ustez, eta agintari erlijiosoen begi lausotuetan, matematikariek bazuten ahalmen ezkutu bat sorginkeriazkoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Goseak eta egarriak nesken gibeletik ninderamaten, nola imanak burdina, indar ezkutu batek bulkaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

Sormenak gure baitako eremu ezkutu eta inkontzienteenetan botatzen ditu sustraiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 73. orr.

-Gauza orok du bere iruntzia, bere ifrentzua, bere alderdi ezkutu edo sibilinoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.

Arrazoi ezkutu horrek galarazten dio bere izenaren aipamena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 81. orr.

Osaba Joanikotenganako amorio ezkutu hura izan zela amaren bizitzako gorabehera guztia, haren geroko jokabidea guztiz baldintzatu zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 82. orr.

Eta oroitzen ditut, halaber, amaren hitzak, eta haren behakoa, argi ezkutu batek liluratua zeukana, noiz eta, sermoia akabaturik, etxerako bidean jarri baikinen, jauregiko kotxean: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Liburuak hemen daude, galaxia ezkutu bat bezala, eta hitzak, berorietan, harat-honat dabilen izarren hautsa dira, zentzu batean finkatuko dituen begiradaren zain, Erran zidan gero, bihotza arras zabaltzen zidala, ezen protestanten aurka Frantzian izan ziren pertsekuzio ezkutu zein agerikoek egin zutela hondarrean protestant.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

Orduan, sabaiko ate ezkutua ireki eta, harrika, zanpatu egin zituzten erregea eta beronen lagunak.  Elizen arteko biblia   2 M 1,16

Burutapen hauek zerabiltzan gogoan eta maiz aritzen zen bere buruarekin isilean hizketan, baina ez zizkion inori bere pentsamendu ezkutuak agertu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

Bidean, Lancelot eta Ginebra maitemindu egin ziren, eta bien arteko maitasun ezkutuak tragediaren bidea hartuko zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 12. orr.

Julioren hilketak hauts ezkutuak harrotu zituen auzoan; jende asko hasi zen halako ekintzak gaitzesten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Orduan, gauza ezkutuak agerian jartzen dituen Jauna, epaile zuzena, goretsi egin zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 12,41

Toki ezkutuak, beraz, hotsez betetzen dira, inguruak astinduz eta hotsarekin dardaratuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Euren barru ezkutuan hasi ziren, halere, gaiztoak izaten ageriko desobedientzian amildu aurretik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Aitak halako gertaerak kontatzen zizkigunean, bere arimaren sarrera-kode ezkutuaren zati bat erakusten zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

Drogaren eraginez, edo izan zituen bikote-krisiengatik, edo arrazoi ezkutuagoengatik, depresio patologikoak izaten hasi zen Adela, eta droga gehiago behar izaten zuen haietatik irteteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

2 ezkutu-ikusle gauza ezkutuak ikusten omen dituen pertsona.

Hain zuzen ere, ezein igarle, azti edo ezkutu-ikusle ez da gai izan aurreikusteko, ez Japoniaren ekonomiaren hazkundea, ez Berlingo hesiaren lur-jotzea, ez herri-demokrazien desegitea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Frantzian, berrogei milaren bat azti, igarle, ezkutu-ikusle eta karta-botatzaileren artean banatzen da urtero ehunka eta ehunka mila milioi liberako etekina ematen duen negozioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

3 ezkutuan adlag ezkutaturik, estalirik.

Inork ez du kriseilua pizten eta ezkutuan edo ontzipean ipintzen.  Elizen arteko biblia   Lk 11,33

Ez al dakik ezen jaun Esteban Etxegoien [...] eta haren bi anaiak -jaun Eusebio Etxegoein eta jaun Pedro Etxegoien- ezin anaikiroago konpondu zirela, hura protestant zen arren eta bertze biak katoliko, ezkutuan eta isil-gordean ibili behar izan gabe?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 63. orr.

Egun batez, ezkutuan Jainkoaren gizonarengana joan eta bere asmoa adierazi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 509. orr.

Bere burua ezagutarazi nahi duenak ez du ezkutuan jarduten.  Elizen arteko biblia   Jn 7,4

Ezkutuan egin zenuen zuk; Israel osoaren aurrean eta egun-argitan eginen dizut nik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,12

Espiritu berri, aparteko batez beterik, otoitz egiten zion ezkutuan Aitari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Apoloniok mila zaldizko utziak zituen atzean, ezkutuan.  Elizen arteko biblia   1 M 10,79

Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,7

Azalduko dizuet, ezer ezkutuan utzi gabe.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,22

Hauen bidegabekeriak ez zaizkio ezkutuan geratzen, bekatu guztiak daude Jaunaren aurrean.  Elizen arteko biblia   Si 17,20

Bera ez zen emaitzak ezkutuan gorde zituen bakarra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

Orduan, lurrak agerian jarriko du isuritako odola, ez ditu ezkutuan gordeko hilketen biktimak.  Elizen arteko biblia   Is 26,21

Hemendik aurrera hobe izango dut ezkutuan gordetzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.

Goiza baino lehen atera zituzten musikariak txalupa beltz batean, alemanen ezkutuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Hamasei urte bete berri zituenean alde egin baitzuen aitaren ezkutuan Parisa, eta han soldadu sartu, Frantziaren etsaien aurka borrokatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Klovisen oinordeko Luis VII.ak agindu zuen lore horren marrazkia bere ezkutuan egin zezaten: "lis" lorea deitzen zaio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Joxe frontoiko batzarretan ibilia zen mugimendu antifrankistaren garaian, nahiz eta ez zen nabarmendu beste batzuk bezala, erdi ezkutuan ari baitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

4 ezkutupean ezkutuan, isil-gordean.

Ospitaleko praktikanteen artean baziren batzuk xelebre askoak, ospitaleko saguak egiaz, hantxe hamabost-hogei urte zeramatenak, karrera oraindik bukatu gabe, eta behe auzoetan, ezkutupean, sendagile askok baino gaixo-bisita gehiago egiten zutenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

Den-dena ezkutupean egin genuen, erabat isil-gordean -Charliek hainbat bider errepikatu zidanez-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

Estatu Bauetako Armadak ezkutupean dituen galdeketa zentroen inguruan plazaratu duzuen azken txostenean, bi dozena halako zentroen zerrenda ematen zenuten.  Berria - Mundua   2004-06-23

Edozein zokotan lo egiten dute, pilatuta, ez dute ia jaten; izugarrizko jipoiak ematen dizkiete; eta zahartzen direnean eta arrakastarik ez dutela ikusten dutenean, hartu eta beste herri batera eramaten dituzte ezkutupean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

5 isil-ezkutuan isil-gordean.

Isil-ezkutuan hasiko nintzen lanean, izenik gabe edo izen faltsuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Napoleonen garaiko frantziar gobernuak, britainiar salerosgaiak baztertzeko komedia egin zuen Berlingo dekretuarekin, baina isil-ezkutuan britainiar botak eta gainjantziak inportatu zituen Napoleonen armadetan erabiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde ezkutu (7); alde ezkutu bat (4); altxor ezkutu (3); arrazoi ezkutu (4); asmo ezkutu (4); bere ezkutu (3); bi ezkutu (3); edo ezkutu (3); ehun ezkutu (3); esanahi ezkutu (3); eta ezkutu (13); eta ezkutu bat (3); ezkutu asko (3); ezkutu bat (65); ezkutu batean (10); ezkutu batek (22); ezkutu batek eraginda (3); ezkutu batekin (4); ezkutu bateko (3); ezkutu baten (14); ezkutu batera (4); ezkutu batetik (3); ezkutu batez (3); ezkutu batzuk (4); ezkutu bila (3); ezkutu distiratsuak (3); ezkutu edo (4); ezkutu eta (28); ezkutu gisa (11); ezkutu guztiak (4); ezkutu hauek (3); ezkutu hori (11); ezkutu hura (6); ezkutu ikusle (3); ezkutu samar (3); ezkutu samar batean (3); giza ezkutu (8); giza ezkutu gisa (4); hamar ezkutu (5); hipopotamo ezkutu (3); hipopotamo ezkutu bila (3); hiru liberako ezkutu (4); indar ezkutu (9); kamera ezkutu (4); leku ezkutu (5); leku ezkutu bat (3); liberako ezkutu (6); mezu ezkutu (3); mila ezkutu (7); pasabide ezkutu (3); toki ezkutu (4); zoko ezkutu (3)

alde ezkutua (4); altxor ezkutua (4); asmo ezkutua (10); ate ezkutua (4); bere ezkutua (6); egunkari ezkutua (13); esanahi ezkutua (7); eta ezkutua (18); ezkutua alde (3); ezkutua besoan (4); ezkutua da (4); ezkutua erakutsi (4); ezkutua ere (4); ezkutua eta (14); ezkutua hartu (3); ezkutua izan (3); ezkutua zeraman (3); ezkutuago batean (3); ezpata eta ezkutua (7); indar ezkutua (3); izen ezkutua (3); jainko ezkutua (3); jainkoaren asmo ezkutua (3); leturiaren egunkari ezkutua (12); mezu ezkutua (4); picasso ezkutua (3)

ahalmen ezkutuak (3); alde ezkutuak (6); arrazoi ezkutuak (3); asmo ezkutuak (6); bilakabide ezkutuak (3); eta ezkutuak (10); ezkutuak agerian (6); ezkutuak agerian jartzen (3); ezkutuak ere (4); ezkutuak eta (14); gauza ezkutuak (5); harreman ezkutuak (3); harribitxi ezkutuak (3); hiru liberako ezkutuak (5); indar ezkutuak (3); interes ezkutuak (3); kontu ezkutuak (3); liberako ezkutuak (5); mezu ezkutuak (3); misterio ezkutuak (3); toki ezkutuak (3)

aitaren ezkutuan (3); amaren ezkutuan (3); arte ezkutuan (7); baina ezkutuan (9); barruan ezkutuan (3); bat ezkutuan (6); batzuk ezkutuan (4); beti ezkutuan (3); betiko ezkutuan (3); bistatik ezkutuan (3); dago ezkutuan (6); denen ezkutuan (3); dira ezkutuan (4); ditu ezkutuan (3); du ezkutuan (6); dut ezkutuan (4); dute ezkutuan (3); edo ezkutuan (7); erabat ezkutuan (3); erdi ezkutuan (35); ere ezkutuan (7); eta erdi ezkutuan (6); eta ezkutuan (59); eta ezkutuan bizi (3); ezer ezkutuan (5); ezkutuan ari (6); ezkutuan atera (4); ezkutuan atera zen (3); ezkutuan ateratzen (4); ezkutuan badago (3); ezkutuan baina (4); ezkutuan bezala (3); ezkutuan bizi (15); ezkutuan dago (6); ezkutuan dagoela (4); ezkutuan dagoen (10); ezkutuan dagoena (3); ezkutuan dauden (8); ezkutuan edo (3); ezkutuan eduki (5); ezkutuan edukitzen (3); ezkutuan egin (18); ezkutuan egin behar (5); ezkutuan egin zuen (4); ezkutuan egitea (3); ezkutuan egiten (14); ezkutuan egon (19); ezkutuan ematen (4); ezkutuan eraman (6); ezkutuan ere (4); ezkutuan eta (27); ezkutuan eta isil (4); ezkutuan eta isilpean (3); ezkutuan gelditu (4); ezkutuan gelditzen (3); ezkutuan geratu (9); ezkutuan geratzen (11); ezkutuan gorde (36); ezkutuan gorde behar (6); ezkutuan gorde nahi (7); ezkutuan gorde zen (3); ezkutuan gorde zituen (3); ezkutuan gordeko (4); ezkutuan gorderik (4); ezkutuan gordeta (5); ezkutuan gordetzea (5); ezkutuan gordetzea erabaki (3); ezkutuan gordetzeko (7); ezkutuan gordetzen (13); ezkutuan hitz (3); ezkutuan ibili (13); ezkutuan ibili behar (5); ezkutuan ikusi (3); ezkutuan iritsi (4); ezkutuan izan (9); ezkutuan joan (3); ezkutuan joaten (3); ezkutuan mantendu (4); ezkutuan mantenduko (3); ezkutuan mantentzea (3); ezkutuan negoziatzen (3); ezkutuan pasatu (4); ezkutuan sartu (6); ezkutuan sartzeko (3); ezkutuan sartzen (3); ezkutuan utzi (5); ezkutuan zegoen (17); ezkutuan zegoena (3); ezkutuan zeuden (6); ezkutuan zeukan (4); ezkutuan zuen (4); hain ezkutuan (5); herrian ezkutuan (3); hori ezkutuan (6); horretan ezkutuan (3); hura ezkutuan (5); ia ezkutuan (5); izena ezkutuan (7); izena ezkutuan gordetzeko (3); nire ezkutuan (3); nituen ezkutuan (3); ondo ezkutuan (3); orain arte ezkutuan (3); orain ezkutuan (6); ordura arte ezkutuan (4); zen ezkutuan (9); zerbait ezkutuan (3); zion ezkutuan (4); zituzten ezkutuan (3); zuen ezkutuan (8)

eta ezkutuen (3); ezkutuaren bila (3); ezkutuaren gainean (3); ezkutuen berri (3); ezkutuenak ere (7); ezkutuenean gordetzen (3); indar ezkutuen (3); zoko ezkutuenean (4); zoko ezkutuenean gordetzen (3); zokorik ezkutueneraino (3)

ageriko nahiz ezkutuko (3); baina ezkutuko (4); bere ezkutuko (6); beren ezkutuko (3); da ezkutuko (5); dituzten ezkutuko (4); du ezkutuko (4); edo ezkutuko (8); ere ezkutuko (4); eta ezkutuko (37); eta ezkutukoak (8); euren ezkutuko (3); ezer ezkutukorik (3); ezkutuko alde (3); ezkutuko altxorrak (3); ezkutuko arrazoiak (3); ezkutuko arrazoiren (6); ezkutuko arrazoiren bat (3); ezkutuko asmo (3); ezkutuko batek (3); ezkutuko bere (3); ezkutuko beste (3); ezkutuko bi (4); ezkutuko bidaiari (15); ezkutuko bidaiari bat (4); ezkutuko bidaiaria (10); ezkutuko bidaiariak (13); ezkutuko bidaiariak ez (3); ezkutuko bidaiariaren (6); ezkutuko bidaiariek (5); ezkutuko bidaiariekin (3); ezkutuko diru (3); ezkutuko ekonomian (4); ezkutuko erreforma (4); ezkutuko eta (4); ezkutuko gauzak (4); ezkutuko gauzen (3); ezkutuko heriotza (3); ezkutuko heriotza zigorra (3); ezkutuko indar (3); ezkutuko interesak (5); ezkutuko interesak daudela (3); ezkutuko itxiera (3); ezkutuko kontuen (3); ezkutuko lanean (3); ezkutuko maite (3); ezkutuko mehatxua (3); ezkutuko niaren (3); ezkutuko zerbait (8); ezkutukoak ere (3); konstituzioaren ezkutuko (4); konstituzioaren ezkutuko erreforma (4); nahiz ezkutuko (4); nire ezkutuko (3); zein ezkutuko (3); zen ezkutuko (5); ziren ezkutuko (4); zuten ezkutuko (4); zuten ezkutuko bidaiaria (3)

arrazoi ezkuturen (3); asmo ezkuturen (3); bazter ezkuturen (3); ezkuturen bat (27); ezkuturen batean (13); ezkuturen batek (6); ezkuturen baten (3); grina ezkuturen (3); leku ezkuturen (3); mezu ezkuturen (4); mezu ezkuturen bat (3); txoko ezkuturen (3); txoko ezkuturen batean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus