Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkutarazi, ezkutaraz(i), ezkutarazten du ad ezkutatzera behartu.

Ezkutarazi egin zuen ehiza gogora ekartzen zuen guztia: armak, kartutxo-zorroak, antzinako geziak, hegaztien buru disekatuak, oreinen adajeak, den-dena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Bere sodio-lanparen argiarekin parekatu zuen, berehala ezkutarazten baititu kolorea eta ñabardura xumeak. arrastirian, landareak oro ernarazi eta gizon-emakumeak oro lastozko teilatuetako etxola mixerableetan ezkutarazten zituen zaparrada jausi eta urgaina arreagotu ostean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Oharteman dituzu, arratsapalean, Paris inguruko gure bide handietan, karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Zeuen erruek ezarri dute hesia zuen eta Jainkoaren artean; zeuen bekatuek ezkutarazi diote aurpegia.  Elizen arteko biblia   Is 59,2

Mendebaldeko konbentzioen arabera, aurpegia norbanakoaren nortasunaren isla zuzena da, eta pertsona horien nortasuna da, hain zuzen, Kellak ikusleari ezkutarazten diona.  Berria - Kultura   2004-08-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus