Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkutaleku iz ezkutatzeko lekua; norbait edo zerbait eskutatzen den tokia. ik ezkutatoki.

Holandan erakunde klandestino asko dago, "Holanda libre" bezalakoak, ezkutatuta daudenentzat nortasun agiriak faltsutu edo dirua ematen dutenak, ezkutalekuak prestatzen dituztenak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

Zenbat jende ote dago, gero, ezkutalekuren batean babesturik!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 111. orr.

Batzuetan, gauez, bide ondoko ezkutalekuren batean kikildu eta urduri erdi lotan zeuden bitartean, oin ugariren edo krudelki ezproinaturiko zaldiren baten lauhazka arinaren zarata edo zurrumurruak entzuten zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 262. orr.

Ezkutaleku batetik haien arteko elkarrizketak entzun, eta Mireia berehala jabetu zen bere ustezko salbatzailearen nortasunaz eta iruzurraz.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 15. orr.

Klandestinitatea, ezkutalekuak garai batean aitaren zapatilak berogailuaren aurrean jartzea bezain gauza arrunta bilakatu dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

Aitak bulegoa zuen eraikinean zegoen ezkutalekua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

Lapurra lapurtutakoa ezkutalekura eraman baino lehen harrapatzen zutenean, horri ageriko lapurreta deitzen zioten erromatarrek Egun batzuk geroago, hura erabili behar nuen unea gertu zegoela, ezkutalekura itzuli nintzen, eta berehala jabetu nintzen lurra mugitua zegoela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.

Jainkoak egiaz babestu gintuen; egizu kontu: polizia ezkutalekurako atearen aurrean, eskailera buruko argia pizturik, eta hala ere gure ezkutalekua aurkitu ez!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.

Gizon-emakume horiek zahar bat daukate hor barruan lotuta, sekuestratuta, eta orain berarekin zer egin ari dira eztabaidatzen, beren ezkutalekua deskubritu duenez gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 119. orr.

-Dena ondo doa -esan zuen Johnek, ezkutalekutik irtenda-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 64. orr.

Nire liburuak kutxako ezkutalekuan segitzen zuen jakitera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 269. orr.

Argazkia gordetzea erabaki nuen, eta bi arrazoi nagusi zirela medio, ezkutalekutzat Préverten Paroles iruditu zitzaidan aproposena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.

Tentsioa une gorenera ailegatu zen hondeamakinak solidarioen aterpe eta ezkutaleku ziren etxeak ukitzen eta astintzen hasi zirenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Armada horiek ezkutaleku oso onak dira gaur egun ere torturatzaile, bortxatzaile, hiltzaileentzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 150. orr.

Buztinezko zoruaren azpian Prostatasen edo agian Txominen derbirako sarreren ezkutaleku sekretua zegoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 22. orr.

Ezkutaleku polita zen hura; artean kanpotik argitasun pittin bat bazetorren arren, nahiko iluna eta gordea irudi zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 278. orr.

Erasoaren helburua zela Musab al Zarkauiren ustezko ezkutaleku bat suntsitzea.  Berria - Mundua   2004-06-20

Ezkutaleku gaietan isilik egoten jakin dezala eskatzen da, jakina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 212. orr.

Erasoan babesleku eta arma ezkutalekuak suntsitu zituzten.  Berria - Mundua   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ezkutalekutik (4); beste ezkutaleku (3); eta ezkutaleku (3); ezkutaleku bat (5); ezkutalekuren batean (3); ezkutalekurik ez (3); ezkutalekutik atera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus