Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkutaketa 1 iz ezkutatzea.

Oraingoan, alferrik gabiltza ezkutaketan, sherifaren ordezkariek kontragiltzaz ireki baitute, eta arratsaldean etorri den emakume betaurrekodunari bidea zabalik utzi diote.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.

Nork ziurta diezaguke guri eta gure ezkutaketa laguntzaileei bitarte horretan ezer gertatuko ez zaigunik?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 111. orr.

2 (jolasa)

Ezkutaketak filosofia oso bat biltzen du bere baitan, norberak besteak ikusi eta besteek norbera ez ikustearen gainean oinarritua.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 140. orr.

Ezkutaketara jolastea, esate baterako, ez da jolas egite soila, ez da jolas hutsa, edo -beste modura esanda- denbora pasarekin zerikusirik ez duen beste zerbait ere izan daiteke.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 140. orr.

3 umeen jolasa, ezkutatzean datzana, ezkutatu ez den bakarrak aurki ditzan.

Ezkutaketaren antzekoa, baina haren alderantzizko olgeta zen gerrikotan ibiltzea: bakar bat denen bila ibili ordez, denak ziren batek ostendutako gerrikoaren bilatzaile; norbaitek aurkitutakoan, ziztu bizian irten behar zuten besteek hasierako lekura itzuli arte, honek atzetik gerrikoaz jotzen zituela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

Umetako lekuek lotu egiten dute, Justo, denok ditugu gogoan korrika eta ezkutaketan ibilitako txoko eta bazterrak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 121. orr.

Umeak ezkutaketan jolasten ziren han, intxaurrondozko armairu altuaren barruan eta ama Chantemesseren ohe eskergaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Koruko eskailera ilun-estuetan gora eta behera ibiltzea, zutabe atzeetan gorde eta ezkutaketan jolastea, ur bedeinkatuarekin zipriztinka jostatzea Ezkutaketan ibiltzeko ez zegoen toki hoberik herri osoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

Ezkutaketan egiten dute irakurlearekin eta, gure idazlearen kasuan, gurekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Errejistro-zerrendan emaitzak lerroka luzatu ahala, lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan, alegia, haurretan ezkutaketan jolastean, kontrarioa hesi atzean baldarki kokorikaturik harrapatzean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Beharrik ere ez, laster galduko baikenuen interesa ezkutaketa jolas antzu haietan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 77. orr.

Madre hilik ikusi duzu, Pedrito, ez zaitez ibili zortearekin ezkutaketan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ezkutaketan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus