Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkutaezin (orobat ezkuta ezin g.er.) izond ezin ezkutatuzkoa.

"Ez dut ulertzen", harritu natzaio, halako sufizientzia ezkutaezin batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

Toteltasun ezkutaezina atera zuen handik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.

Salvador Allendek arrasto ezkutaezina utzi zuen Patricio Guzmanengan.  Berria - Kultura   2004-09-18

Ortega-ren arrazismoa, ezkutaezina ukatzeke eta ezkutatzen ere saiatzeke ukaezina, nolabait bigarrentiartzeko bere inportantzian haren pentsamenduan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.

Maitemintzeak ematen duen poztasuna ezkutaezina da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Nahiago nuke bestelako aniztasunak ere hori bezain ezkutaezinak izango balira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.

-Gogoratuko duzunez -azaldu zion Oppenheimerrek, irrika ezkutaezinez-, Manhattan Proiektuko buru izan nintzen 1945 urtera arte.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 20. orr.

Makilajeak eta jantzi dotoreek moteldu arren, adinaren eta bizimodu bapoaren eragina nabaritzen zitzaizkion, azkenarena batez ere, ezkutaezinezko kilo batzuetan islatua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus