Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkur 1 iz aritzaren, artearen eta kideko zuhaitzen fruitua.

Arbolak ere xahartzen baitira, izanik ere haitzak, lehengoa eihartzen ari zela, beste bat landatua izan da, lehengoaren ezkur batetarik sortua.  Herria   2005-03-03

Santxo ere isilik era berean, ezkurrak jan eta jan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Eta ezkurrak, nire jaun, nik bidaliko diot lakari bat ezkur, banan-banan begi argiz eta garbiz ikustekoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

Gaztaren ondoan, lau bat dozena ezkur, eta, ur eta intxaur, beste horrenbeste.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.

Wendyk mutikoarengana hurbildu zuen aurpegia, baina Peterrek ezkur baten txapeltxoa jarri zuen neskaren eskuan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 55. orr.

Etxera heldu zenean, garraiatutako urre guztia ezkur zen, eta Jean Biurreta itsu zegoen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gauzen sortzaile den natura bera izan zen ereintzaren eta txertakuntzaren lehen adibide, haziek eta ezkur zaharrek ernamuin pilo berria ematen baitzuten zuhaitzaren orpoan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Nire gibelaldea lodia eta leuna zen, ezkur handi ikaragarri baten antzekoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.

Astrakanezko beroki modu bat, azeri urdinezko txanoa zuena, zeinetik zilarrezko ezkur bat zegoen zintzilik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.

Eguraldia koska ttikidun badator, larreak irabazian berdetzen dira, azken gozatualdia aziendei emanez, eta ezkur denetarikoak zerri eta basurdeei mahai oparoan prestatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaztaina eta ezkur biltzea gaztetxoen eginkizun nagusiena bilakatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Haizea altxatu zen kukula gainetan, eta ezkur-gosea asetako uso saldo batek hegoak astindu zituen, nagiak atera ondoren lehengo adarretara bueltatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Poltsikoan berrogei duro zituztela, ekin zioten beren bide propioari: orain ontzi batzuk erreberrituz, orain ezkur zakukada bat ostuz, orain Portugalgo mugan kontrabando pixka bat eginez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Haragi-jana bukatu zutenean, ezkur pila handi bat zabaldu zuten harako larru haien gainean, eta gazta-erdi bat ere atera zuten, kare-masaz egina balitz baino gogorragoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Eder ematen zuen soinekoak argazkian, nigan baino askoz hobekiago inolaz ere, ezkur-urez eta lurrez lohitua baitzegoen orduan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gurean, joan den urteko pago-ezkur emana (benetako bagilla amaibakoa izan zela esateko modukoa), basokaran edo patxaran aberastasuna (aurten, ordea, ia batez), beste zenbait fruiturekin ere aurten eskasia berezia izan da...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus