Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoaren ezkutatze hau Izkribu Santuetako pasarte askotan aipatzen da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.
Badirudi ezkutatze hori landarediaren zikloaren adierazgarria dela. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 223. orr.
Ezkutatze horrek amorrarazi egiten nau, eta horregatik jarri dut neure argazkia azalean. Berria - Kultura 2004-10-30
Gautzen ari zen, orbanka, zeruan mantxa koipetsu ilunak agertzen direnean bezala, eguzkiaren ezkutatze horizontalik gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.
Aparrak egiten duen ezkutatze lan sotilak berebiziko zirrara sortzen dizu, odolaldiak lehertzeko zorian jarri dizkizu zainak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.
Uharteko Kontseiluak ezkutatze politika daramala salatu du No Volem Autopista herri plataformak. Berria - Mundua 2006-03-18
Gobernuak esku-hartze auzietan izan duen jarrera, batez ere Finucaneren auzian, etengabeko ukatze, ezkutatze eta estaltze saioa izan da. Berria - Mundua 2004-09-24
Zur eta lur nengoela ezkutatze aldera, esan nion: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 239. orr.