Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkoztatu, ezkozta(tu), ezkoztatzen (orobat ezkoztu g.er.) 1 du ad zerbaiten gainaldean ezkozko geruza bat ezarri.

Gantzak gainez egiten zuen nonahi, garbitasuna gehiegizkoa izan arren, faiantzazko xaflen artetik isurtzen zen, lurreko baldosa gorriak ezkoztatzen zituen, sutegiaren burdinurtuari islatu grisaxka ematen zion, xehatzeko mahaiaren ertzak leuntzen zituen haritz bernizatuaren distira eta gardentasunarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Hala ohiturik, gogorra zitzaion harrikoa egiten, jantziak garbitzen eta lisatzen eta etxeko pasabide luzeetako zurezko zola ezkoztatzen ikasi behar izatea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 231. orr.

Ezkoztatutako paperean bilduta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hartu eta altzoan jarri zuen, estalkia apur bat altxatu zion eta kirika egin zion lore-sorta ezkoztatuari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Ed Thatcherrek lore-sorta bat zeraman paper ezkoztatu berde batean bilduta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Zamau ezkoztatuaren gainean, bi plater ipintzen ditut; hirugiharra eta arrautzak frijitzen hasten naiz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 58. orr.

Zoru ezkoztatu berrian josi nuen berriro begirada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

Pasilloan barrura astiro nindoan, zoru ezkoztatuak oin hotsa zabaltzen zuelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

Baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen, nola oina zur ezkoztatuaren gainean, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.

Ellen udako arropa jantzirik zuen jendeari beha zegoen, erdialdeko karratu ezkoztuan dantzan ari zen jendeari, alegia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 306. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus