Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkortasun iz ezkorra denaren nolakotasuna.

Ezkortasun hori ezin pareka daiteke, ordea, bere garaiko gizarteak nozitu zuen "mal du siècle" harekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Ezkortasuna uxatzeko balioko du garaipenak, batik bat.  Berria - Kirola   2006-03-18

Jendeak ohi baino ilusio handiagoa zuen denboraldi honetan, eta normala da emaitza txarrek ezkortasuna eragitea.  Berria - Kirola   2004-11-10

Valéryren ezkortasuna eta Gibbonen baikortasuna biak dira emozioen arrazionalizazioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.

Tovarren poesiak politikaren ikuspegitik begiratzen zion gizarteari, eta ezkortasuna zerion.  Berria - Kultura   2004-06-18

Eskeptizismoa eta ezkortasun sanoa, ez dira inon irakasten, ikasi ordea, nonahi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Ez dut ulertzen zergatik bihurtu behar den ezkortasuna, antipatia eta edukazio eza, metodo eta bide.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 129. orr.

Hutsegite horren ondoriozkoak ziren aitaren ezkortasuna eta gaitzespen erabatekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Zifrak aldatuz doaz ematen dituenaren baikortasunaren edo ezkortasunaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Anton Tovar idazle galiziarra hil da, 'ezkortasunaren poeta'.  Berria - Kultura   2004-06-18

Ezkortasunak gutxi iraun du burtsan, eta baikorkeria itzuli dela dirudi.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Ikaratzen ari zara, eta ez duzu nahi etsipenak, ezkortasunak eta koldarkeriak eraginik izan dezaten zure barruan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.

-Ez -esan zuen E-k bere ohizko ezkortasunaz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Eta egiten zuen galde grekoen alaitasun lasaiaz (Heiterkeit), eta ezkortasunaz, eta gaitzerako edo beltzerako ixuriaz (Pessimismus).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Irabazitakoan euforian erortzea, eta galdutakoan ezkortasunean erortzea ez da normala.  Berria - Kirola   2006-03-09

Tom hautatuen artetik eroria zen, eta ematen zuen haren erortzeak euren buruarengan zuten uste ona astintzen zuela, euren bizitzarako zituzten aurreikuspenei ezkortasunerako atea irekitzen ziela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ildo horretan, giroan ezkortasun handia sumatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Etsipen-kutsu bat zabaltzen zuen Barojak, oso berea zuen ezkortasun fatalista, ez 'dena berdin da' baina bai 'dena alferrik da' esango balu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Hain egoera prekario eta ilunetan, baikortasun dogmatikoa ezkortasun dogmatikoa bezain justifikaezina zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Ondorengo egunetako gertakariek eta adierazpenek, ordea, nire ohiko ezkortasunera itzularazi naute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Badirudi badagoela halako ezkortasun bat, iruditzen zaigulako akaberan dagoela. Baina mendeak daramatza horrela, bukatzen.  Berria - Harian   2005-09-20

Nahiz eta zientziaren kornukopiak malthusiar ezkortasuna gaur arte gezurtatzeko moduko ugaritasuna eragin zuen, lurreko azaleraren bukagarritasun gaindiezinak muga bat jartzen dio gizakiaren jaki-horniduraren hazkunde progresiboari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Emoziozko erreakzioek, "viktoriar" baikortasuna eta "spengleriar" ezkortasuna bezalakoek, froga gisa ez zuten indarrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 461. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ondorio posible horien ezkortasun gradua katastrofikoa edo itzulezina izatea.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Noizbait «baikor antropologikoa» dela esana du, baina baikortasun edo ezkortasun kontua ez dela zehaztu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Nagusitzen ari den ezkortasun olatutik onik ateratzeko, taldeak badu helduleku bat: hamabi jardunaldi geratzen direla, eta oraindik ere ez dela jaitsiera postuetan sartu.  Berria - Kirola   2006-03-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus