Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkontza iz bi pertsona senar-emazte bihurtzen diren elizkizuna edo zeremonia. ik ezkontze.

Sineste zahar horrek oraintsu arte iraun du gure artean, ezkontza edo ezteietako ospakizunetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Ezkontza elkartea da; elkarterik naturalena, santuena eta guztien artean ere, urraezinena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.

Ezkontza ez da egoera soila, bizi-egoera baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.

Nik ezin ulertu zergatik tematzen zen Ivy, bestelako bere iritzietan-eta emakume modernoa izanik, gure harreman hura ezkontza bihurtzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Barda gauean etorri zitzaidan ikustera, ezkontza proposatu zidan eta nik onartu nuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.

Norminhak eta biok taxutu genuen ezkontza hura, Bobekin batera, hark Bahiara egin zituen bi bidaiatan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.

Justinianok agindu zuen emazteak senarra zaputz zezakeela horregatik dotea galdu gabe, baldin eta bi urtez ezkontza kontsumatu ezin izan bazuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

Horren argitan ulertzen da Moisesen legeek, egiptoarrenek [...] eta beste zenbait herritakoek koinatu-koinaten arteko ezkontza baimentzea, eta ezkontza horiek beste nazio batzuetan debekatuta egotea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.

Bainu publikoetan lan egiten zuen, baita ezkontzak bideratzen ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Gure ezkontzak huts egin zuen, baina errua ez zen harena bakarrik izan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.

Alaben ondorengotza-eskubidea hain ondo ezarrita agertu zen garai hartan, non Luis Gazteak, Leonorrekiko ezkontza desegin eta gero, inolako eragozpenik gabe itzuli baitzion Guiena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.

Bi ume izan zituzten (iloba Tom eta iloba Aurora), baina ezkontza hautsi egin zen hamabost urte geroago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Bazirudien Tomek bizitzaren aurreko jarrera zentzuzko, gogoetazko eta doi bat harridurazkoarekin eraman zuela bere gurasoen banantzearen hondamendia -bai eta arreba gaztearen nerabe-amorrualdiak ere; amaren bigarren ezkontza gaitzetsirik, etxetik alde egin baitzuen hamazazpi urterekin-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Aitaren eta alabaren arteko ezkontza naturaz kontrakoa da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

-Baina ezkontzara joango zara, ez?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 196. orr.

Gonbidaturik nengoen ezkontzara, jakina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 330. orr.

Ezkontzaren bezperan iritsi zen Londresa Lloyd doktorea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 149. orr.

Ezkontzaren eguna iritsi da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 81. orr.

Ezkontzaren Saloina Baionako Lauga Salan iragan da joanden asteburuan.  Herria   2001-01-25

Ezkontzaren xede nagusietako bat bategite ezlegezkoen ziurgabetasun guztiak ezabatzea denez, erlijioak bere ezaugarria ezartzen dio, eta lege zibilek ere berea eransten diote, ahalik eta benetakotasun handiena izan dezan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 165. orr.

Ezinezkoa zen lege zibilek ezkontzaren hautsezintasuna adieraztea, erlijioaren legeak gauza bera egiten ez zuen bitartean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 145. orr.

Azken iraultza: ezkontzaren arrakasta gizona gizonarekin, emaztea emaztearekin.  Herria   2004-05-20

Arrazoiak agintzen du ezen, ezkontza badenean, haurrak aitaren egoerari jarraitu behar zaizkiola, eta ezkontzarik ez denean, amari baino ez dagozkiola.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 97. orr.

Beraz, neba-arreben arteko ezkontza besterik gabe desegina gelditu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.

Ezkontzatik at sorturiko seme-alaben egoera zehaztugabea da, neurri handiagoarekin zein txikiagoarekin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.

Rezesvintok, gainera, godoen eta erromatarren arteko ezkontzen debekua kentzeko legea egin zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 199. orr.

Naturatik ateratako araua da ezen, zenbat eta gehiago urritu egin litezkeen ezkontzen kopurua, gehiago galbideratzen direla egiten direnak; zenbat eta ezkondu gutxiago izan, leialtasun gutxiago dagoela ezkontzetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

Planen bat egiten aritzen zen beti: gizadia salbatu, Palestina juduei itzuli, familia bizitza berriztatu, ezkontzen antolatzea zientzia eta arte bihurtu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Joachim prest zegoen ezkontzako aitabitxia izateko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Emakumea, ezkontzako legeak haustean, irten egiten delako bere mendekotasun naturaleko egoeratik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

Harexentzat neukan bala bat gorderik nire aitaren ezkontzako trajean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

-Telleria izan zen zuen ezkontzako aitapontekoa, ezta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 146. orr.

Nork frogatu ez naizela patxa baten ezkontzaz kanpoko alaba?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Orain ezkontzakoan arroza botatzeko ohitura da, garai batean ordea intxaurrak, 1742an Ultzama alderako agintzen denez: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 153. orr.

Neskazaharra seguraski; eraztun ugari erietan, baina ezkontzakorik ez ageri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Zenbat eta ezkondu gutxiago izan, leialtasun gutxiago dagoela ezkontzetan; lapur gehiago dagoenean ere, lapurreta gehiago izaten baita.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Auzoko emakumeak Yentl ez joateko ahaleginean aritu ziren, eta ezkontzagileek burutik zegoela esan zuten, errazago zuela han, Yaneven, ezkontza on bat egitea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.

Hain ezkontza abantailatsua beharko dut bada hautsi?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.

Ezkontza goiztiarrek eta erroldarik ez egoteak «nabarmen gaiztotzen dute» haurren eta emakumeen egoera.  Berria - Gaiak   2004-04-24

Barojak idealizatu egiten du bikote-bizitza -betiere ezkontza burgesaren, eta, beldur naiz, erlijiozkoaren barruan, tramitezko kontu honetaz hitz egiten ez badu ere-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Lurralde bereizketaz gain, ezkontza mistoak debekatu zituzten, zuriak ez zirenei zegokien lur kopurua arautu zen, Ez du arazorik homosexualen arteko ezkontza zibilak ahalbidetzen dituzten estatuekin.  Berria - Mundua   2004-10-13

Ezkontza publiko eta erazkorik gabe, seme-alabatza kontu guztiak ezerezean geratuko lirateke; amatasuna, beti agerikoa; aitatasuna, aldiz, inoiz ere ez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 74. orr.

Zureak porrot egin bazuen ere, bada ezkontza zorionekorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Gure ohitura eta usadioei egotzi zaie ezkontza makurrak sustatzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.

Ezkontza homosexualari bidea ireki dio Espainiako Kongresuak.  Berria - Harian   2005-04-22

Hantxe jarraituko zukeen Bette [...] Dombrowski-rekiko ezkontza gertagaitza gertatu izan ez balitz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Legezkoak dira arauzko ezkontzaren barneko seme-alabak, baldin eta ezkontza hori publikoa eta erazkoa bada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 24. orr.

Justinianok baliozko deklaratu zituen Lege Papiarrek debekatutako ezkontza guztiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bitartean Sarak, Ekbatanan bizi denak, gaitz izugarria bizi du, ezkondutako gizon guztiak hil egiten zaizkio ezkontza-gauean berean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 86. orr.

Maitalea duen gizonezkoa, hutsegiterik gabe, ezkontza-bide onera erakartzeko errezeta. Ezkontza agiri frango baziren ere: ezkongaien izenak, sorterriak eta sortegunak adieraziak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Hizkera bera darabil hemen Bonabenturak, Has 2,24an gizon-emakumeen ezkontza-batasuna adierazteko erabiltzen diren hitzak aipatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

Neska bat Galdona aldetik zetorren ezkontza-jantzian eta bizi-bizi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.

Herrialde eta garai guztietan gertatu da erlijioa ezkontza-kontuetan sartzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 165. orr.

Egunkarian azaldu zen gure ezkontza-iragarpena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Bazuen horretarako eskubidea: ofizial atzerritar harekin ezkontzean, ezkontza-hitzarmenean ezarri zuen pribilegio hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Ez ezkontza elizkizunik aberatsenetan, ez hiletarik dotoreetan ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Gipuzkoan hilabete bat eta hiru artean itxaron behar izaten da ezkontza txostena tramitatzeko.  Berria - Harian   2005-04-22

Mikek ezkontza-lizentziak faltsutzen zituen, beharrezkoa baldin bazen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 120. orr.

Lotsa gaiztokoa militar-jende hura, baina bai inozoak ezkontza-eraztuna emateraino ere iritsi ziren haiek guztiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Marisa eta Laureanoren ezkontza-argazkia eta beste pare bat ilobarenak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

Europako ezkontza-aldizkarietan noizbehinka xehetasun hau eridenen duzu: "vegetarian".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 102. orr.

Zergak ordaintzen dituztenen kopurua handitzeko, hamabost urte dituzten indiar guztiek ezkondu beharra daukate; eta hamalau urtetan ere arautu izan da indiarren ezkontza-adina, gizonezkoei dagokienez, eta hamahirutan emakumeei dagokienez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Notarioen jardunek eta euskal herritarren jaidurek luzaroan ahalbideratu zuten, Code Civil horren azpian, baserriak oso-osorik zaintzea, ezkontza kontratuak eta oinordeko bakarraren izentazioa tartean zirela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Ezkontza kontratuek leku berezia dute Kode Zibilaren proiektuan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 91. orr.

Emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da.  Elizen arteko biblia   Erm 7,2

"Saròd e senssa mañòd", esaera horixe baitzerabilten ezkontza-artekariek neskato itsusi eta dotegabeez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 24. orr.

Ezkontza-nahasle izendatuko dute eta urdanga deitura ezarriko harekin nahasi denari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Uste dut oso eskarmentu gutxi duzula ezkontza-eskeak egiten.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 44. orr.

Urteen poderioz, sentimendu hura ahuldu egin zitzaion, halako moldez non baiezkoa erantzungo baitzion ezkontza eskabide bati, baldin eta norbait halako asmoekin hurbildu izan balitzaio.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Hargatik ahalegintzen zen ezkontza harremanen etekinik handiena ateratzen, neurririk gabe, ahalik eta grinatsuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Beste behin, Mirenen ezkontza aurreko agur afarian, Joseba mozkortzen ahalegindu ginen, baina orduan ere huts egin genuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 66. orr.

Bigarren ezkontza-urteurrena ospatu berri zenuten, eta esan zenidan zure bizitzako bi urterik zoriontsuenak izan zirela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Indonesiako presidente Megawati Sukarnoputri Bruneiko errege ezkontzan zegoen atentatua gertatu zenean, eta  Berria - Mundua   2004-09-10

5 irud/hed

Idazle ingelesaren ikuspegitik, Nihat eta Realaren arteko ezkontza nahiko ondo bukatzeko bidean zen.  Berria - Kirola   2006-01-18

Bruselak bezperan Air France eta KLMren arteko bat-egitea onartu eta gero, zurrumurruek diote hurrengo ezkontza Iberia eta British Airwaysen artekoa izango dela.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

6 ezkontza egun ezkontza ospatzen den eguna. ik ezkonegun.

Jar dezagun etziko, esaterako, ezkontza eguna.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.

Presio horiek gora egin zuten ezkontza-eguna hurbildu ahala; familia herrira etorri zitzaionean, bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Bitartean, hurbiltzen ari zen Anshelen ezkontza eguna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Jakin dut, ospe handian iragan dela Sylvie Elizagoihenen ezkontza eguna.  Herria   2004-07-22

Hilerrian, hilkutxa soken artean kulunkatzen jaitsi zutenean, ama negar-zotinka hasi zen, nire ezkontza egunean bezala.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Badakizue nolakoa den Eñaut... ez litzateke garaiz heltzeko gai izango bere ezkontza egunean ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 169. orr.

Jada buruan ditu ezkontza eguneko ospakizunak, bazkaria, gonbitak.  Berria - Harian   2005-04-22

Gurasoen ezkontza-eguneko argazki batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.

Etxe askotan dira haren argazkiak, bataioetan eta ezkontza egunetan egindakoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arauzko ezkontza (4); arteko ezkontza (62); bere ezkontza (14); beren ezkontza (5); bi ezkontza (27); bi ezkontza izan (12); bikote homosexualei ezkontza (4); da ezkontza (21); da ezkontza bat (7); du ezkontza (6); duen ezkontza (5); dute ezkontza (4); edo ezkontza (4); egin ezkontza (6); ere ezkontza (4); eta ezkontza (33); ez ezkontza (6); ezkontza agorrilaren (12); ezkontza azaroaren (4); ezkontza azken (4); ezkontza bat (38); ezkontza bat herriko (4); ezkontza bat izan (8); ezkontza batean (11); ezkontza baten (15); ezkontza batera (8); ezkontza bera (9); ezkontza dela eta (4); ezkontza egun (13); ezkontza egun hautan (11); ezkontza eguna (8); ezkontza egunean (11); ezkontza elkartea (4); ezkontza eraztuna (4); ezkontza ere (5); ezkontza eskabidea (22); ezkontza eskabidea egitera (6); ezkontza eta (33); ezkontza ez (26); ezkontza ez da (10); ezkontza ezkontzako (5); ezkontza gizon (5); ezkontza gure (4); ezkontza guztiak (4); ezkontza hau (4); ezkontza hautsi (8); ezkontza helduden (5); ezkontza helduden larunbatean (5); ezkontza herriko (4); ezkontza hitza (5); ezkontza homosexualak (4); ezkontza hori (12); ezkontza horiek (10); ezkontza hura (10); ezkontza iragan (18); ezkontza iragan ebiakoitzean (7); ezkontza iragan larunbatean (9); ezkontza irailaren (4); ezkontza izan (23); ezkontza izan dira (6); ezkontza izan ditugu (8); ezkontza joan (18); ezkontza joan den (18); ezkontza on (4); ezkontza sakramendu (4); ezkontza zibilen (5); ezkontza zibilen erregistroan (4); gero ezkontza (4); gure ezkontza (9); haren ezkontza (6); homosexualei ezkontza (4); homosexualen arteko ezkontza (13); homosexualen ezkontza (7); iholdi ezkontza (7); iholdi ezkontza duela (5); irisarri ezkontza (16); irisarri ezkontza uztailaren (4); isturitze ezkontza (4); izan da ezkontza (8); lehen ezkontza (4); nire ezkontza (4); pertsonen arteko ezkontza (4); zen ezkontza (10); zuen ezkontza (10); zuten ezkontza (5)

aitaren ezkontzako (8); aitaren ezkontzako trajean (5); an ezkontzako (6); arteko ezkontzak (65); arteko ezkontzak debekatzeko (8); arteko ezkontzak legeztatu (5); arteko ezkontzak onartzen (4); arteko ezkontzaren (8); berekoen arteko ezkontzak (5); beren ezkontzaren (4); bikote homosexualen ezkontzak (6); bikoteen arteko ezkontzak (4); bikotekideen arteko ezkontzak (4); dute ezkontzako (5); dute ezkontzako sakramendua (5); elizan ezkontzako (11); elizan ezkontzako sakramendua (6); elizan ezkontzako sakramenduak (5); eta ezkontzak (10); eta ezkontzako (4); eta ezkontzaren (10); ezkontza ezkontzako (5); ezkontzak debekatzeko (10); ezkontzak egin (4); ezkontzak eta (12); ezkontzak ez (7); ezkontzak legeztatu (5); ezkontzak onartzen (5); ezkontzako sakramendua (51); ezkontzako sakramendua errezebitu (10); ezkontzako sakramendua ukan (19); ezkontzako sakramenduak (27); ezkontzako sakramenduak elgarretaratu (25); ezkontzako sakramenduaz (5); ezkontzako sakramenduaz elgarretaratu (5); ezkontzako trajean (5); ezkontzara joan (4); ezkontzaren alde (6); ezkontzaren aurkako (4); ezkontzaren berri (5); ezkontzaren kontra (5); ezkontzaren ondoren (4); ezkontzari buruzko (7); ezkontzari eta (4); ezkontzarik ez (4); ezkontzatik kanpo (5); figaroren ezkontzak (5); homosexualen arteko ezkontzak (29); homosexualen arteko ezkontzaren (4); homosexualen ezkontzak (10); lehen ezkontzak (4); pertsonen arteko ezkontzak (7)

arteko ezkontzen (11); arteko ezkontzen aurka (5); ezkontzen aurka (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus