Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ene! -esan zuen Matson andreak, ezkontidea ikusi orduko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
Eta ondoko udaberrian, apirilaren 28an zehazki, esposatu egin ziren Schoemborg Kardinalaren kaperan, Prahan, Don Carlos eta Berthe ezkontideak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 370. orr.
Onuraduna ezkontidea denean, 76.000 eurotik beherako ondasunak ez zuen zergarik ordaintzen. Berria - Ekonomia 2004-09-07
1967ko lurralde okupatuetako palestinarrekin ezkonduta dauden israeldarrei ezkontideekin Israelen bizitzea debekatzen die legeak. Berria - Mundua 2004-07-13
Dibortzioa eskuratu duen ezkontideak gorde behar ditu, kalteordain moduan, ezkontza kontratuan itundutako abantailak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.
Legeak bi urte ematen zizkion berriro ezkontzeko ezkontidea hil eta gero bizirik geratzen zen senarrari edo emazteari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.
Instituzio zaharrek hiritar guztiak ezkontzera behartzen zituztenez, eta ezkontidea zapuzteko edo dibortziatzeko baimenari esker ezkontza leunduta zegoenez, ohituren ustelkeria izugarri batek baizik ezin zezakeen ohaidetza ekar. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.
Elkarren ondoan dautza, koroak buruan, erregea bere lehoiarekin, erregina bere erbi-zakurrarekin, marmolezko etzangian, ezkontideen hilobi hunkigarrian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.
Ohiturak, zeinak bortizten baititu suntsitzen ez dituen jaidura guztiak, emeki emeki dakar adiskidantza eztia, fidantzia amoltsua, estimuari erantsirik osatzen dutenak, nire ustean, ezkontideen zorion sendo zinezkoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 340. orr.
Ezkontideen arteko izate eta aiurri bateraezintasunak alega daitezke ezkontza bera desegiteko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.
Zerrizainak, berriz, jatorriz egiptoarrak izan arren, denetan bakarrak dira inongo tenplutara sartzen ez direnak, eta inork ez die beren alabarik ezkongai eman nahi, ez eta beraien artetik bestek hartu ere; hala zerrizainek elkarren artean eman eta hartu ohi dituzte ezkontideak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.
Aldaketok egin ondoren, sexu berekoak diren eta ez diren ezkontideek eskubide berberak izanen dituzte, bai eta umeak adoptatzekoa ere. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Aurrerantzean, ezkontide aipatuko du araudi horrek, senar jartzen zuen tokian. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Izan ere, ezkontide egokirik ez zioten eskaini. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.
Akatsaren lagun edo hutsaren ezkontide. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.
Fernando V.a Katolikoa (Sauze, 1452 - Madrigalejo, 1516), Aragoiko erregea eta Gaztelako errege ezkontidea hango Isabel I.a erreginarekin ezkondu zenez geroztik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.
J.M. letrak dituen urrezko zigilutik behatz biluzietara mugitu duzu eta, handik, ezkontide eraztunez beztiturik daukan hatz falikora. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.
Horren ondotik, Iruñea sagar ondua bezala erortzeko kontua egina zuen errege-ezkontideak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
eta ezkontide (3); ezkontideen arteko (8)