Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkonberri (orobat ezkon berri g.er. eta ezkondu berri g.er.) 1 iz pl duela oso denbora gutxi ezkondu dena.

Mota guztietako tartak, ezkontzakoak, bataiokoak, bi pisukoak eta bost pisukoak, goian ezkonberriak zituztenak eta ez zituztenak, bihotz formakoak eta gaztelu formakoak. Luze gabe, ezkonberriak eztei gelan elkartu ziren eta, Zobeida larrugorritan geratu zelarik, Ala Al-Dinek ederra iritzi zion, zilarra bezain garbia, eta palmondo gazte baten enborra bezain sendo eta lerdena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Gela hori izango zen ezkonberrien logela, bulegoa eta jantokia. Etxe argiak ere badira: ezkonberrien etxeak, kasurako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 295. orr.

Ezkon berrieri eta ezkontzekoak direneri gure goresmenak eta zorionak.  Herria   2004-07-05

Ezkonberriei, "hurrak, hurrak!" oihukatzeko ohitura omen zen orain gutxi arte, eta andregaiak hurrak banatzen omen zituen ezkontzako hirugarren egunean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Zer, aita-semeek ez al dute akaso ezkonberriek adina luzitzen?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 21. orr.

Ez baikenituen gogaitu behar ezkonberri gazteak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 29. orr.

Albo batera uzten ditu ezkonberri gazteegi eta mutiria eta haren Milord ingeles gatibua, eta Teresa heldu batekin saiatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Baina ez zen han bukatu nire alfonbra hegalariaren kontua, orduan dena desegiten ari zelako, eta izarrartetik lurrera amiltzen ari ziren ezkonberri ttikiak, ehiztari batek tiroa jotako txori zaurituak bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Nire pentsamenduari begira ikusten baitut zeru izartu osoa senar-emazteen izar multzoez osatua zegoela, hau da, izarren ordez igeltsozko ezkonberri bikotetxoak zeudela zodiako guztian barrena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Beraz, nik ere, ezkonberri garaiaz ari naizelarik, neure egin dezaket Azkoitiko Elortza hark ea non bizi zen galdetzen ziotenean erantzuten zuena:[...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Gora ezkonberriak!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 66. orr.

2 izond

Aurrera egin aurretik, jaun agurgarri hori, jakin beharra daukazu alemaniarra ezkonberria zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.

Osaba ezkonberria zen, ni neskatila bat artean, baina ongi gogoratzen naiz zein azkar erori zen itsasoaren hatzaparretan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 254. orr.

Bikote ezkonberrien begiradak urtu egingo lituzketen uharte batzuen edertasunaren gainetik pasa gara, azafatak aduanan aurkezteko papera eman digun unean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Lenitsinen emaztearen ondotik, inudeak besoetan ekarri zuen lehensemea, senar-emazte ezkonberrien maitasun samurraren fruitua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Gure gurasoek emazte ezkonberriari urrezko belarritakoak oparitu zizkioten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.

Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   Mt 25,1

Gizon ezkonberria ez dago soldaduska egitera behartua, ezta beste edozein zerbitzu publiko egitera ere.  Elizen arteko biblia   Dt 24,5

Barre egiten zuen, gazte ezkonberriek bezala, abentura horren kontura.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Artean lagun ezkonberriaren egoera nobedadetsu zitzaien, eta Perikok onartu egin zuen lagunek, etxekoandre kuttun berria denek azkarrago ezagutu eta konfiantzazko bihur zezaten, bota zioten proposamena: lanean ari ziren bitartean, Isidorak presta zezala denentzat afaria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

Bikote ezkonberri polita osatzen zuten auzoen begietan, Bordeletik jinak lanaren kariaz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 81. orr.

Orain esan dezaket hori -zoritxarrez izan zela-, orduan, artean ezkonberri nintzela, ez bainekien kalterako izango zenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

3 ezkonberritan adlag

Aspaldiko egunik ederrenak pasa ditu, lasai eta gustura sumatzen baitzuen andrea, ezkongaietan edo ezkonberritan bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

Arzalluz Berlinen zegoela afiliatu zen EAJn, eta ezkonberritan Euskal Herrira itzuli zenean, Astarloa kalean abokatu bulegoa jartzea izan zuen, lanari dagokionez, aurreneko asmoa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Halere, gogoan daukat nola niri, ezkonberritan, senarra eta biok ohean sartzen ginenean, bere zakil txiki eta zimurra, bigun-biguna, esku artean hartu eta horrelaxe lokartzea gustatzen zitzaidan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 61. orr.

Ezkonberritan bezain zorrotz ikusten dut nik!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 56. orr.

· Pixkanaka, senideenganako maitasuna nagusitu zaio Trabukori dion gorrotoaren gainetik, azken bizpahiru hilabeteetako bertsorik gehienak haurtzaroaz, gurasoez, txikitako familia-giroaz, bere emazteaz eta ezkonberritako poz-nekeez onduak baititu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

Azken parteko bertsorik gehienak haurtzaroaz, gurasoez, txikitako familia-giroaz, bere emazteaz eta ezkonberritako bizitzaz baitira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus