Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkonarazi, ezkonaraz, eskonarazten (orobat ezkontarazi) du ad ezkontzera behartu.

Hamaika urte dituelarik bere gurasoek, minez beterik, Putti Lal izeneko gizon kaxkar batekin ezkonarazi dute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 243. orr.

Joiadak bi emazterekin ezkonarazi zuen, eta hauek seme-alabak eman zizkioten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 24,3

Hatche, Abdi aghak bere ilobarekin ezkonarazi nahi zuena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 170. orr.

Baldin eta Mona ezkonarazterik bagenu!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.

-Erregearen mende bizi izandako garaietan ba omen zen usadio bat printzesak ezkonarazteko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 14. orr.

Hainbat aukera saiatu ondoren, panpina ezkonaraztea erabakitzen du azkenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 181. orr.

Gortean atxiki nahi izan zuten, haren aholkuen baliatzeko eta Fernando Valdések eskaini zion lan bat Inkisizioaren Kontseilu Goienean, baina Nafarra itzuri zitzaion Nafarroako zenbait iloba umezurtzen ezkonaraztera joan behar zuelako aitzakiarekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 21. orr.

Izeba, nirea, hamasei urterekin haurdun utzi eta ezkonarazitako horietakoa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezkontarazi nahi (3); ezkontarazi zuten (4); zela ezkontarazi (3); zela ezkontarazi zuten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus