Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han ez zuen aurpegia hezurtsu eta ezkoa bezain horixka, baizik eta eder zegoen, barreka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.
Apezak zilarrezko gurutzea, ezkozko bi makilatxoak eta ur benedikatua ekartzen zituen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.
Ziriak hitzak zizelkatu nahi izango dituenean, ezko izoztua mila zatitan hautsiko da, ispilu hauskor gisa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 88. orr.
Intsentsu eta ezko usainak agian, salbatuak zirelako seinale zitzaizkien. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.
Elizaren barnean begiak alha zeuzkan, hemen ezko-argiak, han bitrail koloretsua, hantxe oraino orgina erraldoiaren metalezko hodiak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.
Itzala gure gainera makurtzen zen eta sotanaren hegalek, elizako ezko argiak gordetzen zizkigutela, arras galdua ginelako irudia geneukan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 67. orr.
Ezko-izkribua erlauntza da; nagusia, zentzutasuna; erleak, hitzak; eztena, izkribatzailea, beti zizta eta zuum! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.
Ezko-itxurako larruazala hain tenkaturik zeukan aurpegiko hezurren gainean, ezen burezurra ematen baitzuen haren aurpegiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.
eta ezko (4); ezko argiak (3); ezko izkribu (3)